UEUko Natura Zientziak sailak eta Euskalnatura taldeak Natur Zientzien IV. Topaketa antolatu dute azaroaren 7 eta 8an, Iruñean. Aurtengo topaketak aldaketa globala izango du ardatz. Antartidako izotz-urtzeak eta Amazonaseko suteak alde batetara utzi eta Euskal herriko ingurumen arazoak izango dituzte hizpide. Dagoeneko zabalik dago matrikula (doan) eta poster deialdia.
1. Hitzaldi-saioa: Basogintza: iragana eta geroa.
2. Hitzaldi-saioa: Ondare genetikoa, uher eta urri.
Mahai ingurua: Orokorretik tokikora: ingurumen arazoak komunikabideetan.
Poster saioa
3. Hitzaldi-saioa: Aldaketa globala ingurumen hezkuntzarako akuilu.
Gogoeta-saioa: Elikadura burujabetzaren analisia topagune.
Ireera: Arga ibaiaren errestaurazioa ibilbidea.
…
Erantzun
Sartu