Sustatu logoa Teknologia albisteak

Egun pasa antolatu dugu Tolosako I. alardeaz gozatzeko

Zumalakarregi Museoa
2011-06-10 16:06

EGITARAUA

10:45. Bisitari eta Museoaren arduradunen bilkura Nafarroako zubian. Ramón Labayen eta Jose Antonio Recondok “Tolosako batailaren” azalpena egingo digute. Idiakez jauregira (Kasinoa) bisita eta hamaiketakoa.

12: 00. Musika eskolaren aurrean ikuskizunaren hasiera: arma ikuskatzea, desfilea eta ariketak Triangelu plazan.

13: 00. “Gasteizko bataila” edo “Wellingtonen garaipenaren” interpretazioa** eta koreografia Nafarroako zubian.

14: 00. Tropen azken desfilea.

15: 00. Alardearen partaideekin herri bazkaria Berdura plazan. 45 musikariek giroa berotzen lagunduko dute. (Menua: Foie eta entsaladilla errusiarra, Itsaski pastela, Masailak saltsan, Teilak eta zigarroak, Ardoa eta likoreak)

17: 00. Bisitaldi gidatua Antxon Bandres eta Emilio Latorreren eskutik. Tolosako alde zaharreko plaza eta kaleetatik egingo da bisitaldi gidatua, frantsesadan garrantzitsuak izan ziren eraikinetan arreta jarriz.

Prezioa: 35 € Azalpenak, hamaiketakoa, bazkaria eta bisita gidatua barne.

IZEN-EMATEA:

Ezarritako kuotaren ordainketa kontuan hartuta erreserbatuko dira plazak. Horretarako, itzuli ezazu txartel hau diruarekin batera edo banku sarreraren agiriarekin (zure izena barne) batera Zumalakarregi Museora.

Informazio gehiago: 943 88 99 00 edo mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu