Kantu ezagunen doinuekin egindako bertsoak
Goiko bideo hori Alaia Martin bertsolari gaztearen agurra da, duela hiru urte pasatxo, II. Kataxulo Bertso Txapelketako kanporaketan. Maia Erlearen kantu ezaguna erabili zuen.
Txapelketa hartako finalean Aitzol Barandiaran ataundarrak La Puta de la Cabra kantuaren doinua erabili zuen, eta hemen emaitza:
Duela zenbait egun ZuZeun ikusi genuen Oier Aranzabal zarauztarrak Gpuntuko saioan hasierako agurra egiteko Shakiraren Waka-Waka abestiaren doinua erabili zuela.
Bertso musikatuen kontuakin ekarri genituen Sustatura Hudaltzainak 2009ko abenduan.
Joan den apirilaren 15ean Bertso-saio musikatua egin zuten Donostiako Egia auzoko Bukowsky tabernan: tabernako giro-ilunean aritu ziren Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Jokin Labayen. Bideoa bertsoa.com webgunean ikus dezakezue.
Erantzunak kargatzen...