Teknologia albisteak

Barne sailburuorde izango da Miguel Buen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-06-08 : 14:06

Rafael Iturriaga eta Ernesto Martinez de la Hidalga Barne saileko sailburuordeek kargua uztea eskatu dute, Rodolfo Aresek onartu duenez. Miguel Buen eta Nelida Santosek hartuko dituzte hauen lekuak.

Maiatzaren 22ko hauteskundeetan Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko PSEren hautagaia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuorde izendatuko du Rodolfo Ares sailburuak. Errenteriko alkate izan zen Buen 18 urtez, eta Legebiltzarretik pasa ondoren Gipuzkoako Foru Hauteskundeetan aurkeztu da 2007ko eta 2011ko hauteskundeetan. Lehen indarra izan zen 2007an, eta hirugarrena aurtengoetan.

Buen Jaurlaritzara joanda, PSEk Gipuzkoako Aldundirako hautagairik aurkeztu nahi balu, beste norbait izendatu beharko luke.

Buen Zaragozan jaio zen eta Lanbide Hezkuntzan ikasketak egin ondoren politikan murgilduta eman du bere bizitza.

Miguel Buenek hartuko duen lekua orain Rafael Iturriagak dauka. Kargu hau hartu aurretik, besteak beste Herri-kontuen Euskal Epaitegian aritu zen Iturriaga, hamar urtez.

Kontratazioak egitetik, Herrizaingo sailburuordera

Iturriagarenaz gain, Jaurlaritzak atzo iragarri zuen Ernesto Martinez de la Hidalga Herrizaingo Saileko sailburuordea ere ordezkatuko dutela. Nelida Santos Diaz Kudeaketa Ekonomikoaren eta Azpiegituren zuzendariak hartuko du haren lekua. Nelida Santos Herrizaingo Saileko kontratazioak kudeatzen aritu da orain arte.

Erantzun

Sartu