Teknologia albisteak

Boteredun herritarrak

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Aholkularitza
2011-06-08 : 09:06

Herritar boteredunak: parte-hartzea eta boteretzea bultzatzeko gakoak jardunaldia antolatu dugu. Ekainaren 9an eta 10ean izango da, Pasaian. Osteguneko saioan, Pasaiako eta Lezoko kasuekin batera, Euskal Herrian bizitako beste hainbat esperientzia ere plazaratuko ditugu eta gogoetak trukatzeko mahai-ingurua egingo dugu hainbat euskal eragilerekin. Ostiraleko saioan, berriz, Euskal Herritik kanpo herritarrekin egindako hainbat prozesuren berri emango dute Peruko, Espainiako eta Herrialde Katalanetako eragile batzuek.

Hizlarien soslaiak, egitaraua, izena emateko baldintzak eta gainerako xehetasunak ezagutzeko, ikus hemen

Teoriaren arabera, demokrazian hautetsiek herritarren borondatearen ordezkari izan behar dute, eta erakunde publikoen bidez gauzatu eta kudeatu borondate hori. Lau urtean behin emandako botoak, ordea, bermatzen al du horrelakorik? Benetan entzuten al dugu herritarren ahotsa erakundeetan? Herri-mugimenduen indarrak, haserretuen agerpenak eta antzeko dinamikek erakusten digute erakunde publikoen eta herritarren artean amildegia sakondu dela. Bada, amildegia ixteko, herritarren eta erakundeen artean zubiak eraikitzeko gogoz, azken agintaldian elkarlanean jardun dute Elhuyar Aholkularitzak, Pasaiako Udalak eta Lezoko Udalak. Udalerri horietan, herriaren etorkizunaren inguruan hausnartzeko, iritzia emateko eta erabakiak hartzeko eskatu zaie herritarrei hainbat gairen inguruan, hirigintza-kontuetatik hasi eta euskararen normalizazioari lotutako auzietara. Pasaiako eta Lezoko herritarrak boteredun bilakatu ditu horrek: herriaren etorkizuna erabakitzeko boterea hartu dute.

Orain, egindako lanaren berri emateko ordua dela iritzita, "Herritar boteredunak: parte-hartzea eta boteretzea bultzatzeko gakoak" jardunaldia antolatu dugu.

Egitaraua:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago