Sustatu logoa Teknologia albisteak

Atzo kitarra jarri zuen Googlek... ba gaur Sustatuk pianoa!

Sustatu
2011-06-10 11:06

Googlek bilatzailean jartzen dituen doodle edo marrazkiak oso komentatuak izaten dira. Atzo kitarra bat jarri zuten, eta xagua gainetik pasata jo zitekeen. Wow! Ba ze demontre: gaur Sustatuk jarriko du beste musika instrumentu bat, nahi duenak jo dezan. Hemen daukazue jolaserako pianoa:


Googleren atzoko kitarra jarri zuen Googlek Les Paul abeslaria (Lester William Polsfuss) omentzeko. 2009an hil zen jazz eta country kitarrajoleak 96 urte beteko zituen atzo, bizirik egon izan balitz. Kitarraren gainetik xagua pasatuta, hariak mugitu eta soinua ateratzen zuten.

Googlek bere logoa egin zuen kitarrarekin... guk egin duguna sinpleagoa da: sarean aurkitu dugun flash piano baten kodea pegatu dugu hemen, eta kitto, flash instalatuta baldin badaukazu ikusiko duzu pianoa hor goian. :-)

Gaurko efemerideak begiratzen hasita, gaur 5 urte Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 40-13 irabaziz Stade Toulousain taldearen aurka... ba, ospatzeko, pianoan jo dezakezue Biarritz Olympique Pays Basque taldearen ereserkia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu