Kfe04 Donostian gaur arratsaldez, zuzenean jarraitu hemendik
Hitzordua da Astoria 7 Hotelean, Donostian. Baina streaming eran bideoz hemen ikusi ahal izango duzue:
Klikatu sustatu.com/kfe
Ekitaldi globalaz informazio osoa hementxe: http://www.kfeinnovacion.com. Twitterren #kfe04 gakoa erabiliko da, eta han ere Coveritlive eztabaida bat ere irekiko da.
Baina pentsatzekoa denez gaztelaniazko jarduna izango dela nagusi, hemen euskarazko trukea sustatzeko, beste elkarrizketa leiho bat ere irekiko dugu, 18.00ak baino lehentxoago aktibo egongo dena. Hor parte hartzeko, leihatila azpiko koadrotik idatzi, edo Twitterren #donkfe gakoa erabili. Donostiatik gaztelaniaz tuiteatzen dugunean, berriz, #don eta #kfe04 biak batera erabiliko ditugu.
Astoria7 Hotelak (@Astoria7hotel) gela eta kafea eskainiko digunez, beraiei esker guztiz doakoa izango da debate honetan parte hartzea. Eztabaida euskaraz izango da eta bai tuitak eta bai konklusioak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko dira.
Honakoak izango dira eztabaidarako partaideak eta proposatuko diren proiektuak:
- Ainhoa Ezeiza - @ainhoaeus (koordinatzailea): Gipuzkoa, lurralde hezitzailea
- Luistxo Fernandez - @Luistxo (koordinatzailea): Sormenean hezi.
- Xabi Ezeiza - @ibax: Haurrentzako espazio libreak
- Joxe Garmendia eta Belen Maiza: Ordizia, hiri hezitzailea
- Xabier Mikel Errekondo Hiri hondakinen kudeaketa heziketaren ikuspegitik
- Sagra Crespo - @xagra
- Xabier Mujika - @maixu21
- Gloria Vazquez
- Jon Altuna @jonaltuna
- Eduardo Malagon @berulio
- Iñaki Biain
- Arantza San Sebastian - @aransanse
- Larraitz Gonzalez Gurrutxaga @larraitxo
- Margari Leon
Oraindik 5 plaza daude eztabaidan parte hartzeko eta proiektuak aurkezteko. Jar zaitezte harremanetan koordinatzaileekin eposta bidez: ainhoa.ezeiza (a bildua) gmail.com
Hiri Hezitzaileen Karta
Proiektuak aurkezteaz gain, Hiri Hezitzaileen Karta hartuko dugu abiapuntu eztabaidarako, bereziki gai hauen inguruan:
Nola hezten du hiriak? Erakundeen proposamenak eta ildoak, gobernuz kanpoko erakundeak, ekimen pribatuak eta hiritarrengandik abiatutakoak. Antolatutako ekimenak eta ekimen informalak.
Nola landu hiriko hizkuntzak? Hirian erabiltzen diren hizkuntzen jakintza, ikaskuntza eta erabilera, pertsonen arteko kohesiorako elementu gisa.
Armonikoa al da hiriko espazio fisikoaren antolaketa? Jolastokiak, aisialdirako guneak, naturguneak...
Kontuan izaten al da haur eta gazteen heziketa formala, ez formala eta informala? Nola sustatzen da belaunaldien arteko elkarrizketa eta elkarreragina? Eta jatorri desberdinekoen artekoa? Gaitasun desberdinen artekoa?
Eztabaidako partaideak herri desberdinetakoak izango garela baliatuta, elkarrengandik ikasteko ahalegina egingo dugu, baita beste egoitza batzuetan eztabaidatzen ari dena kontuan hartuko ere. Aurrez aurreko lanaren emaitza gisa, testu batean bilduko dira esandako ideia nagusiak, liburu elektroniko batean beste egoitzetako ideiekin batera biltzeko eta administrazioetara helarazteko.
Informazio gehiago:
- KFE04 Donostia aurkezpena, baita Sustatun ere.
- Gaurko planteamendua: Donostia hiri hezitzailea, agian Gipuzkoa ere hiri hedatuago gisa hartuta, lurralde hezitzailea.
Erantzunak kargatzen...