Teknologia albisteak

Interneten denon eskura dugu Xenpelar Dokumentazio Zentroaren katalogoa

Erabiltzailearen aurpegia
Bertsozale Elkartea
2011-06-12 : 12:06

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren edukiak internet bidez gizarteratzeko eta maila guztietako ikerkuntza bultzatu asmoz Bertsolaritzaren Datu-Basea izeneko berrikuntza teknologikoa aurkeztu du gaur Bertsozale Elkarteak.

Nere Erkiagak, Xenpelar Dokumentazio Zentroko arduradunak, eta Iñaki Muruak, Bertsozale Elkarteko Lehendakariak, eman dituzte argibideak.

bdb.bertsozale.com ataria bertsolaritzari buruz bildutako dokumentazio guztiaren gizarteratze-tresna da. Bertsolaritza jarraitzen dugun zaleok, bertso saioak antolatzen ditugunok, bertso-eskoletako ikasle zein irakasleek, ikerlariek... bertsolaritzari lotutako informazio osoa topatuko dugu bertan.

Bertso saioen agenda, bertsolaritzan aritu edo ari direnen biografia-fitxak, gaurdaino izan diren txapelketa, lehiaketa eta sariketei buruzko informazioa, doinutegia, bertsoak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotako grabazioei buruzko informazioa eskuragarri dugu Interneten. Sekulako altxorra.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago