Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gazte-txartelaren iPhone-erako GeoDiscounts aplikazio berria

European Youth Carth-ek iPhone-erako bere lehenengo aplikazioa atera du Europa osoan Europar Gazte-txartelaren deskontuak geo-kokatzeko.

Aplikazio berri honen bidez, Europa osoan zehar Gazte-txartelarekin lor ditzakegun deskontu eta abantailen berri izan dezakegu sakeleko telefonoan. EYCAren iPhone-erako GeoDiscounts aplikazioak mapa batean adierazten ditu gure kokapenarekiko hurbil dauden Gazte-txartelarekin deskontuak eskaintzen dituzten establezimenduak.

Horretaz gain, aplikazio honekin emandako emaitzak kategoriaz edo hitz zehatzez iragazi (jatetxeak, hotelak, museoak, eta abar), establezimenduen informazio gehiago eduki, establezimenduetara deitu edo e-mail bat bidali ahal izango duzu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu