Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bitartean, Estatu Batuetan, Patxi Lopez...

Sustatu
2011-10-17 09:10

Gaur Donostian Nazioarteko Konferentzia hori egiten den bitartean, Patxi Lopez lehendakaria Estatu Batuetan dago jakina den bezala. Baina handik igortzen dituen seinale eta mezuak begirada zorrotzarekin jarraitzen ditu jendeak. Eta agian espektazioa ere sortuko du bihar Harvard-en emango duen hitzaldiak, zeina honako kartel honekin iragarri duten antolatzaileek, zazpi probintzien mapa eta guzti.

Batetik, adierazpen instituzionala egin zuen atzo lehendakariak. Besteak beste, hau esan zuen Patxi Lopezek:

ETAk eta bere inguruek, betiko amaiera lortzeko, konferentzia bat antzeztu nahi badute, zera esan nahi diet; aprobetxa dezatela.

Adierazpen instituzionala ETBk New York-en dituen lokalen eraikineko sabaitik egin zuen lehendakariak, bideoan ikusten den bezala. Ondoren aisialdirako tartea ere hartu zuen Lehendakariak, Twitterren jakinarazi zuenez:

Times Square. Luz, gente y musicales. instagr.am/p/Qappt/

Bihar, berriz, hitzaldia dauka Patxi Lopezek, Bostondik gertuko Harvard Unibertsitatean: Hazkunde iraunkorra erdiesten; zer ikas dezakete Europako erregio batzuek Euskal Herritik? Agerraldia Europako Ikasketetarako Minda de Gunzburg zentroak antolatu du. http://www.ces.fas.harvard.edu/ Uste dugu Youtube bidez zuzenean emango dutela, hemen gaueko 22.00etatik aurrera (Euskal Herriko ordua).

Antolatzaileek prestaturiko kartelak zazpi probintzien mapa bat erakusten du, eta Patxi Lopez titulu honekin aurkezten du: President of the Basque Country.


Argazkiak.org | Patxi Lopez Harvarden © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu