Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ibiltxo, 2012ko Ibilaldiko maskota Itxaropena Ikastolara iritsi da

Ibipuntuzero, Ibilaldia 2012
2011-10-08 18:10

2012ko Ibilaldia dagoeneko errealitate bat da Itxaropena Ikastolako familiarentzat. Iazko Ibilaldian lekukoa hartu zuten lehendakari eta zuzendariak, eta dagoeneko gaur sorpresa txiki bat izan dute ikastolako ikasle, guraso eta irakasleek.

Gauean heldu omen da, ez du behar bezala azaltzen jakin zuzendariak, ez zekien ziur bart gabaz edo goizaldean iritsi den, baina Ikastolara zabaltzera joan denean han aurkitu dute, patioaren erdian, espaziountzi bat eta espaziountzi horren barruan bidaia egin duen Ibiltxo, 2012ko Ibilaldiko maskotatxoa.

Berde kolorekoa, begi handia eta eskuan inguruko meatzarien lanabesa du Ibiltxok. Gaur apur bat nekatuta agertu da iakstolan, bere lekua topatzen ibili da, nahastuta, baina berehala ikastolako haurrek merezi zuen harrera egin diote eta hor ibili da gelarik gela abtzuk eta besteak agurtzen, batzuekin eta besteekin argazkiak ateratzen.

Ibiltxo dagoeneko ezaguna da ikastolan, eta hemendik aurrera lan handia dauka, hemendik aurrera Ibilaldian laguntzea dagokio, jairik jai ibiltzea, material salmentan laguntzea... Ikastolak jai handia egin dezan, zitara heldu bitartean hemendik hara ibiliko da Ibiltxo.

Informazio gehiago IBIPUNTUZEROren sare sozialetan: facebook/ibipuntuzero, Tuenti, twitter (@ibipuntuzero), berriketan.info eta Flickr-en.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu