Teknologia albisteak

"Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk" liburua bretoieraz

Erabiltzailearen aurpegia
Garabide Elkartea
2011-10-10 : 10:10

Padrig An Habask adiskide bretoiak, Garabidek 2010. urtean argitaratu zuen lehenengo liburua, "Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk", bretoierara itzuli berri du "Arnod an Euskareg" izenburupean.

Liburua datorren urriaren 29 eta 30ean Karaez-ko Liburu Azokan aurkeztuko da eta Garabideko kideak bertan parte hartzera gonbiatu gaituzte. Izan ere, aurtengo edizioko herrialde gonbidatua Euskal Herria izango da.

Erantzun

Sartu