Urriaren 17ko Konferentziara Ahern eta Blair etor litezke, baina ez Patxi Lopez
2011-10-11 15:10
Konferentzia Donostiako Bakearen Etxean izango da, Aieteko jauregian, urriaren 17an, astelehenarekin. Antolatzaileak dira:
- Berghof Fundazioa.
- Conciliation Resources (Erresuma Batua)
- Desmond Tutu Bake Fundazioa
- NOREF (Norvegiako Bakegintzarako Baliabideen Zentroa)
- Harremanetarako Nazioarteko Taldea - Euskal Herria (Brian Currinek koordinatzen duen taldea)
- Lokarri
Gaur eman duten aurkezpenean. Jonathan Powell-ek, Erresuma Batuko Tony Balir lehen ministroaren kabineteko buru izandakoak hitz egin du. Azaldu du nazioarteko ahotsak ez direla etorriko zer egin behar den esatera, baizik eta bakoitzak bere herrialdean gatazka-konponbidea nola bideratu duen azaltzera. Gaur ez dute adierazi nor etorriko den, programa zehatza zein izango den. Larunbatean jakinaraziko omen da hori.
Erantzunak kargatzen...