Orain arte euskaldunon artean oihartzun asko izan ez badu ere, munduko gero eta txoko gehiagotara heltzen ari den haserre-olatua gurera heldu da. Larunbat honetarako, Urriak 15, manifestazio eta antzeko ekitaldien deialdi mundiala dago eta Euskal Herriko sei hirietatik gertuen duzunera joateko aukera duzu.
Manifestuak honela dio:
Urriak 15 - Aldaketa global batean batuak
Urriaren 15ean mundu osoko pertsonek kaleak eta plazak hartuko dituzte. Ameriketatik Asiara, Afrikatik Europara, jendea bere eskubideak aldarrikatzeko altxatzen ari da, benetako demokrazia bat eskatzeko. Orain guztiok batzeko garaia heldu da, mundu mailako eta bortizkeriarik gabeko protesta global batean.
Ezarritako botereek gutxi batzuen onurarako diardute, gehiengoaren nahiei entzungor eginez eta datozen ordain gizatiar eta ekologikoei jaramonik egin gabe. Egoera jasanezin honekin bukatu behar dugu.
Ahots bakarrean bilduta, politikoei jakinaraziko diegu, eta baita zerbitzatzen dituzten finantza-eliteei ere, orain gu garela, herria, gure etorkizuna erabakiko dugunak. Ez gara ordezkatzen ez gaituzten politikari eta bankarien merkantzia.
Urriaren 15ean kaleetan aurkituko gara bilatzen dugun aldaketa globala abian jartzeko. Hau lortu arte, era baketsuan manifestatuko gara, eztabaidatuko dugu eta antolatu egingo gara.
Gu batzeko ordua da. Entzun gaitzaten ordua da.
Urriaren 15ean munduko kaleak hartu ditzagun!
Bideo hauetan mugimenduaren arrazoi eta proposamen batzuk ezagutu ditzakezu. Zatoz!
Eta mugimendua ez da gelditzen: 16an Durangaldean truke merkatua, 21ean Barakaldon zine-foruma, eta abar. Euskaldunok mugimendu honetan gehiago parte hartu behar genukela uste duzu?
Twitterretik jakinarazi digute Gasteizkoa ez dela Prado parketik abiatuko, Konstituzio plazatik baizik.