Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

XIV. Juan San Martin Bekaren deialdia egin dute UEUk eta Eibarko Udalak

Sustatu
2019-09-15 : 11:23

Eibarko Udalak eta UEUk antolatzen dute urte bitik behin Juan San Martin beka, ikerlari izan zen Juan San Martin eibartarrak landu zituen gaien inguruko ikerketak sustatzeko. Aurtengo deialdia aste honetan ireki da eta urriaren 11ra arte egongo da zabalik. Aurtengo ikerketa-gaia Historia izango da. 

Kantari aplikazioa, hainbat kanturen hitzak sakelekoan

Sustatu
2019-09-14 : 13:16

Galder Segurola informatikariak boluntarioen laguntzarekin sortutako aplikazioa da Kantari. Bizkaia aldeko zenbait kantu kolektiboko ekitalditan dexente erabiltzen da: Bilbo Kantari, Zorrotza Kantari, Plentzia Kantari, Gabon Kantak, Athletic Kantari... Izatez kantaldi horietan erabiltzeko sortu izan diren euskal abestien liburuxka digitalak biltzen ditu.

Gaur eta biharko hezkuntza erronkak, jardunaldia Bilbon

Sustatu
2019-09-14 : 11:54

Datorren irailaren 26an, euskal eskola publikoaren inguruko jardunaldi bat izango da Bilbon, Unamuno institutuan, izenburu honekin: Gaur eta biharko hezkuntza erronkak. Antolatzaileak dira Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza elkarteen Federazioa (Heize) eta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioa (EHIGE).

Halloween eta Arimen Gaua: berreskuratze euskaldun baterako plangintza bat

Sustatu
2019-09-14 : 09:55

Gauza jakina da, honezkero, Halloween gaua, azken urteetako inportazio arrotza izateaz aparte, duela ez hainbeste Euskal Herrian bertan kalabaza eta guzti egiten ziren Arimen Gauaren aldaera baizik ez dela. Oier Araolaza antropologoaren artikuluak, Ahotsak ekimenaren bideo ezaguna... Ezagutza zabaltzetik urrats bat aurrera emateko garaia ere badela pentsatu dute UEUk eta Topagunea: ikastaro bat proposatu du ospakizuna klabe euskaldunetan egin/berreskuratzeko. Urriaren 31ko gau beltzerako prestatzeko, orain hasi plangintza!

Hizkuntza aniztasuna eta ikus-entzunezkoak: Finlandia, Euskal Herria, Eskozia

Sustatu
2019-09-13 : 13:23

Jardunaldi interesgarria antolatzen du datorren astean Donostian 2deo laborategiak: Hizkuntza aniztasuna eta ikus-entzunezkoak digitalizazio garaian. Euskal Herriko, Finlandiako eta Eskoziako adituekin. Euskaraz eta ingelesez izango da jardunaldia.

Hasi da ikasturtea eta, beraz, baita Wikipediako bandalismoa informatikako orduan

Sustatu
2019-09-13 : 12:09

Salaketa triste bat egin du Galder Gonzalez euskarazko Wikipediako editoreak: "Ikasturtea hasi da. Informatika ordua hasi da. Wikipedia bandalizatzeko sasoia da". Ikasle euskaldunei esaten dietenean Wikipediako orriak editatu daitezkeela, eta ordenagailu aurrean uzten dituzunean, tontakeriak egiteko aprobetxatzen dute askok tamalez.

2

Telesforo Monzon eLAB Euskal Herrigintza Laborategia

Sustatu
2019-09-12 : 18:53

Gaur aurkeztu da Bergaran "Telesforo Monzon eLAB Euskal Herrigintza Laborategia" delakoa, think-tank euskaldun baten eran: "Euskal estatu baterako ideia-laborategi bat da", azaldu dute aurzkepean. Iratxe Esnaola da laborategiko presidentea, eta Urko Aiartza zuzendaria. Ez dirudi oraingoz webgunerik duenik ekimenak (guk ez dugu aurkitu behintzat). ZUZENKETA, 2019-09-16: Badu webgunea, TelesforoMonzonLab.eus. Eskerrik asko zuzendu digun lagunari (erantzunetan).

Jon Barberena bertsolaria hil da ustekabean

Sustatu
2019-09-12 : 17:42

Jon Barberena bertsolari eta poeta nafarra (Elizondo, 1979) gaur goizean hil da. 2007ko eta 2008ko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan txapeldunorde izan zen, eta “Izoztu zitzaigun negu hura” (2016, Denonartean) liburua argitaratu zuen.

Binilozko diskoen salmentak CDena gaindituko du

Sustatu
2019-09-12 : 09:32

Zaharrunoon teknologia zen biniloarena. Gure gazte denborako (eta are gure aitona-amonen garaiko) "teknologia". 80. hamarkadan CDak agertu ziren arte. Teknologia digitalaren eraginez, biniloak ia-ia desagertzera iritsi ziren, baina azken urteotan bueltan datoz. 1986az geroztik lehenengoz, aurten binilo gehiago salduko omen da CDak baino. 

Euskararen marka landu nahi dute EHUk eta euskalgintzako hainbat eragilek

Sustatu
2019-09-11 : 14:32

'Euskararen marka' ikerketa proiektua aurkeztuko dute asteartean, Bilbon

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta euskalgintzako eragile Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Elkar Fundazioak, Berria Fundazioak, Elhuyar Fundazioak, AEK-k, Emunek, Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak 'Euskararen marka' izeneko ikerketa proiektua garatu dute

Leer más: https://www.europapress.es/euskera/noticia-euskararen-marka-ikerketa-proiektua-aurkeztuko-dute-asteartean-bilbon-20190909132857.html

(c) 2019 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

 

Euskal Herriko Unibertsitateko NIK ikerketa taldeak, euskalgintzako eragile nagusi batzuekin batera (Kontseilua, Elkar, Berria, Elhuyar, AEK, Emun, Ikastolen Elkartea eta Topagunea) 'Euskararen marka' izeneko ikerketa proiektua garatzen hasi da. Egitasmoaren muina da markagintzan eta marketinean baliatzen diren teknikak hizkuntza plangintzara ekartzea.

Wikilarien elkarteak eta UEUk "humanitaten digitalen inguruko ikerketa sustatzeko deialdia" kaleratu dute

Sustatu
2019-09-11 : 09:20

"Euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena" sustatzeko asmoz argitaratu du deialdiaUEUk, Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen laguntzarekin. Ikerketa-lanaren iraupena 8 hilabetekoa izango da, originala izan beharko da, eta 5000 euroko 2 diru-poltsa aurreikusten dira. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 25ean bukatuko da. Izen-ematea eta informazio osoa, UEUren webgunean.

Sustatu sinpleago bat, informazioan zentratuago, "adin nagusiko" (18 urte) bihurtzekotan

Sustatu
2019-09-10 : 17:17

Azken asteetan aldaketa txiki baina esanguratsu batzuk sartu ditugu Sustatun. Batetik, uztailetik aurrera, ez dugu jada Saretik ataleko "albistegi automatikoaren" ekarpenik azalera ekartzen. Komunitatearen ekarpenak eta, batez ere, Sustatuk berak landutako artikuluak dira orain azalaren eduki osoa. Bestetik, ordenagailuko diseinuko azala ere aldatu dugu, sinpletuz. Jada ez dago mosaikoa (ikus irudia eta esan diezaiogun agur), baizik eta betiko blog eskema klasiko eta sinpleagoa: goitik beherako albiste hurrenkera klasikoa. IKT informazio zuzen eta argi ematen jarraitzeko asmo berritu baten seinale dira, laster 18 urte beteko ditugularik (azaroan).

Euskal zinekluben topaketa, irailaren 14an

Sustatu
2019-09-09 : 18:34

Zine elkarteen arteko lankidetzaz eta berauen onuraz hitz egingo da irailaren 14ko jardunaldi batean Donostian. Bazkal ondoren zineklub desberdinentzat interesgarria: Espainia mailako banatzaile desberdinak etorriko dira beraien proiektu eta produktuak aurkeztera. Antolatzailea Donostia bertako zineklub beteranoa da, Kresala.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››