Teknologia albisteak

XIV. Juan San Martin Bekaren deialdia egin dute UEUk eta Eibarko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-15 : 11:23

Eibarko Udalak eta UEUk antolatzen dute urte bitik behin Juan San Martin beka, ikerlari izan zen Juan San Martin eibartarrak landu zituen gaien inguruko ikerketak sustatzeko. Aurtengo deialdia aste honetan ireki da eta urriaren 11ra arte egongo da zabalik. Aurtengo ikerketa-gaia Historia izango da. 

Juan San Martin Bekaren helburua da euskarazko ikerketa sutatzea da eta Juan San Martin eibartar ikerlaria omentzea. Ikerketa-gaia urtero aldatzen da, San Martinek landu zituen gai ugarien artean bat hautatuz (historia, arkeologia, hizkuntzalaritza, mendia, kazetaritza, eta abar). Aurtengo deialdiaren gaia historia izango da eta bekaren zenbatekoa 9.000 eurokoa da.

Juan San Martin beka 2001 urtean jarri zen abian Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetzan, eta aurtengoa 14. deialdia da. Guztira 70 lagun aurkeztu dira aurreko deialdietara11 lagunek jaso dute saria.

Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da. Proiektua, azterlana euskaraz burutuko dira.

Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita eta ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.

 

Orain arteko irabazle guztien izenak eta lanak

  • 2001: Antropologia eta Filologia. Patxi Salaberri Zaraitegi. Euskal deiturategia: patronimia. (ISBN: 978-84-8438-039-4; 2003)
  • 2002: Artearen historia eta Historia. Gotzon Iparragirre Burgoa. Liberalismoa Eibarren XIX. mendean. (Debarroko oasi liberala; 978-84-8438-171-6; 2008)
  • 2003: Botanika eta Mendizaletasuna. Aitor Gerenabarrena Osa, Asier Arregi Hernandez eta Imanol Manterola Agirrezabala. Debabarreneko landaredia ibilaldien bitartez.
  • 2004: Kazetaritza eta Literatura. Idurre Alonso Amezua. Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan (Erdigune literarioak irakaskuntzan. 978-84-9860-328-6; 2013).
  • 2005: Zuzenbidea eta Filosofia. Joxe Azurmendi Otaegi. Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua.(ISBN: 978-84-8438-099-3; 2007)
  • 2006: Linguistika eta toponimia. Maia Duguine Haristoy. Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara (Argumentu isilak eta hizkuntza aldakortasuna. ISBN: 978-84-8438-329-1; 2010)
  • 2007: Antropologia eta Arkeologia. Aitzol Loiola Idiakez. Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan.
  • 2008: Artea eta Mendizaletasuna. Hutsik geratu zen.
  • 2009: Artea. Francisco Javier Muñoz Fernández. Euskal Herriaren eraikuntza gerra ostean: Eibarko herriaren berreraikuntza (Edizio digitala; ISBN: 978-84-695-8668-6)
  • 2011:  Mendizaletasuna. Haritz Monreal. Mendi literatura: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa (Oharra: ikerlariak Bekari uko egin zionez lana ez da amaitu)
  • 2013: Kazetaritza. Maialen Odriozola. Eibar.org atariaren analisiaren bidetik.
  • 2015: Etnologia. Josu Ozaita eta Jaime Altuna. Itzalitako kalabazen berpiztea (ISBN: 978-84-8438-651-3)
  • 2017: Arkeologia. Hutsik geratu zen aurkeztutakoek ez zutelako beka eskatzeko baldintzak betetzen.

 

..............

Argazkia: Eibarko Udala.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago