Euskal zinekluben topaketa, irailaren 14an
Zine elkarteen arteko lankidetzaz eta berauen onuraz hitz egingo da irailaren 14ko jardunaldi batean Donostian. Bazkal ondoren zineklub desberdinentzat interesgarria: Espainia mailako banatzaile desberdinak etorriko dira beraien proiektu eta produktuak aurkeztera. Antolatzailea Donostia bertako zineklub beteranoa da, Kresala.
Jardunaldia goiz eta arratsaldekoa da, irailak 14, larunbatarekin, Donostiako Tabakaleran (4. solairua, Kutxa Kultur aretoa). Izen ematea doan da, baina parte hartzeko ondorengo formularioa bete behar da.
Egitaraua
10:00. Akreditazioa.
10:15. Irekiera, aurkezpena.
10:30. Zinekluben egoera eta etorkizuna.
- Ozzinema (Errenteria)
- Fas (Bilbo)
- Matadeixe Zinetogram (Azkoitia)
- Lehen saioa (Iruñea)
11:45. Atsedenaldia.
12:15. Zinekluben arteko elkarlana. Julio Lamaña (zinekluben nazioarteko federazioko idazkari nagusia).
14:00. Bazkaria.
16:00. Banatzaileen merkatua.
18:30. Ondorioak . amaiera.
19:00. Pelikula emanaldia zine aretoan.
Erantzunak kargatzen...