Gaur aurkeztu da Bergaran "Telesforo Monzon eLAB Euskal Herrigintza Laborategia" delakoa, think-tank euskaldun baten eran: "Euskal estatu baterako ideia-laborategi bat da", azaldu dute aurzkepean. Iratxe Esnaola da laborategiko presidentea, eta Urko Aiartza zuzendaria. Ez dirudi oraingoz webgunerik duenik ekimenak (guk ez dugu aurkitu behintzat). ZUZENKETA, 2019-09-16: Badu webgunea, TelesforoMonzonLab.eus. Eskerrik asko zuzendu digun lagunari (erantzunetan).
Egitasmoa "Euskal Herriaren garapenean estrategikoak diren jakintza esparruetan proposamen kualifikatuak egiteko ideien laborategia" da, "estatugintzak eskatzen duen kapital erlazionala eta jakintza sortzeko gunea". Haren lan ildo nagusiak izango dira globalizazioa, identitatea, ongizatea eta lurralde kohesioa.
Proiektuak "Telesforo Monzonen bizitza gidatu zuten balioak" ditu oinarri, sustatzaileen arabera. Alegia:
Egitasmoa "Euskal Herriaren garapenean estrategikoak diren jakintza esparruetan proposamen kualifikatuak egiteko ideien laborategia" izango da, eta lan ildo nagusiak hauek:
Ideia laborategiaren aurkezpena Monzonen jaioterri Bergaran izan zen, zehazki, bere jaiotetxean bertan, Olaso Dorrea, Laborategia bultzatzen duen elkartea Olaso Dorrea fundazioa baita. Hona ekitaldiaren kronika bat, Goienan. (goiko irudia, Goienaren bideotik).
Sarean ere ikusgai dago Telesforo Monzon eLaborategiaren webgunea:
https://telesforomonzonlab.eus