Teknologia albisteak

Gaur eta biharko hezkuntza erronkak, jardunaldia Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-14 : 11:54

Datorren irailaren 26an, euskal eskola publikoaren inguruko jardunaldi bat izango da Bilbon, Unamuno institutuan, izenburu honekin: Gaur eta biharko hezkuntza erronkak. Antolatzaileak dira Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza elkarteen Federazioa (Heize) eta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioa (EHIGE).

Jakina dira Euskal hezkuntza sistemak zein gizarteak orokorrean aurretik dituen erronka handiak: Berrikuntza, ekitatea, digitalizazioa, euskalduntzea, kulturartekotasuna, inklusibitatea, partehartzea eta abar. Horiez hausnartu du lan-talde batel hiru urtez, eta ondorioak jardunaldi honetan emango dituzte ezagutzera.

Jardunaldiaren helburuak hauek dira:

  1. Hezkuntza-sistemaren egoera eta Euskal Eskola Publikoaren (EEP) testuingurua eta baldintzak aztertzea.
  2. Etorkizunerako proposamen bat egitea, EEP hezkuntza sistemaren ardatz bilakatzeko.
  3. EEP-aren enborreko gaia hezkuntza-ikerketa izanik, berrikuntza eta justizia sozialaren eremuetan erreferentziak diren adituak entzutea.

Helburu horiek betetze aldera, hauxe da prestatu den egitaraua:

9:30: Jardunaldiaren aurkezpena. Iñigo Salaberria.

9:45: Hezkuntza eta generoa. Amelia Barquin.

10:30. Zer gertatzen zaio euskal hezkuntza sistemari? Ana Eizagirre eta Xabier Mendizabal.

11:15. Kafe eta atsedena.

11:45. Eskola publikoa euskal lainoan. Javier Echeverria (gaztelaniaz).

12:30. Aldaketa teknologikoa, lana eta hezkuntza: erronkak eta aukerak. Sara de la Rica (gaztelaniaz).

13:15. EEP, etorkizunerako proposamen bat. Ana Eizagirre eta Xabier Mendizabal.

Informazio gehiago, PDF honetan. Izena emateko, formulario honetan.

Erantzun

Sartu