Teknologia albisteak

Kodez idatzitako poesia euskaldun berrisimoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-29 : 11:57

Kodepoesia.eus Puntueus Fundazioak sustaturiko ekimen bat da, "literatura eta informatika elkartzen diren lurralde gutxi esploratuan barneratzeko gonbita". Lengoaia informatikoetan idatzitako poemak biltzen ari dira, eta laborategi / ikastaro / lantegi bat ere egin dute aste honetan. Galdu bazenuen, beste bi aukera geratzen dira, urriaren 2an Bilbon eta urriaren 8an Gasteizen.

Kodean idatzitako poesia hauek ez dute zertan "kode eraginkorra" izan behar, ezta ere programa funtzional bat. Bere balio estetiko edo sinbolikoa egon daiteke idatzitako lerroetan, edo, programa eraginkorra bada, eragiten duen efektuan.

Poesia nola bilatzen duzun ere, zure esku. Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresako Bittor Pozak Python programan idatzitako honek...

Badu efektu jakin bat, martxan jarriz gero:

Bittor Pozaren estiloa, herriaren olerkariarena da, noski, baina, kontraste bizia eginez, bere lankide Aitzol Naberan sistema-administratzailea olerkari kontzeptual eta punk gisa errebelatu da:

 

Noizarte izeneko poema honen emaitza da ausazko bi balioen arteko akordioa ez dela ia sekula ere gertatzen, eta beti, auskalo noiz arte, Anarchy dela inprimatzen den mezua.

Poema hauek Python programan idatziak daude, beste lengoaia batzuetan ere egin dituzte ekarpenak beste batzuek. Ikus bilduma hemen.

Parte hartzeko epea amaitzean liburuxka digital batean bilduko dituzte ekarpenik interesgarrienak PuntuEus fundaziokoek.

Bisitatu KodePoesia.eus eta animatu poeta izatera, kodea idaztera.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago