Teknologia albisteak

Klikmetroak, ikastolen jaien aurrekaritxoa sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-01 : 12:03

Duela urte batzuetatik hona ohikoa den bezala, Gipuzkoen Ikastolen festak, Kilometroak jaiak, aurrekari bat du sarean: Klikmetroak. Aurtengo Kilometroak datorren igandean izango da, urriak 6, Zarautzen, baina dagoeneko Klikmetroak.kilometroak.eus/ webgunean 1.500 "metro" egin dituzte erabiltzaileek.

Sartu Klikmetroak web aplikazioan. Mezu labur bat eta argazki bat txertatuz metro birtual bat egitea da kontia. Jendeak gehitutako "metro" bakoitzak jaiaren babesle baten izena darama. Helburua da kilometroetako zirkuituari ahalik eta bira birtual gehien ematea. Noiz eta parte-hartzaile gehiago izan, babesleek ekarpen ekonomiko handiagoa egingo dute Kilometroak jaiaren alde.

Honakoa zortzigarren edizioa da CodeSyntax-ek garatzen duena aplikazio hau Kilometroak jairako. Ekimenak Argia saria jaso zuen 2011n “proiektuaren izaera berritzailearengatik”.

Kilometroak 2019 Zarautzen izango da datorren igandean. Ni hi hura, Ikastola mundura da leloa. Salbatore Mitxelena ikastolak antolatzen du. Hemen zurkuituaren eta egitarauaren berri, egin kasu jarraibideei autoz joan behar baduzu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago