Teknologia albisteak

Ahotsa eta agro-ekologia: baserrian bertsotan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-02 : 17:20

EHKolektiboa Euskal Herriko baserrietako ekoizle talde bat da, langintza bio- eta agroekologikoarekin konprometitua. Hona asoziatutako etxaldeen mapa, non bakoitzak zer ekoizten duen ikus daitekeen. Datorren asteburu honetarako, ekitaldi berezi bat antolatu dute, ahotsa eta elikadura uztartuz, baserri batean baserrigintza ekologikoaz ikasi, eta aldi berean bertsotan jardun.

 

 

Proiektu honekin EHKOlektiboak bizitzaren bi oinarrietara jo nahi du: elikadura eta ahotsa. Horiek baitira, gure ustez, biziaren bi oinarri, funtsezkoak, ezinbestekoak biziko bagara", diote ekimenaren aurkezpenean.

Zita urriaren 5ean izango da, larunbatarekin. Antzuolako Pikunieta baserrian, 10.30etatik aurrera. Baserritarrek kontatzen dutena, eta euren begiez ikusten dutena abestuko dute bertsolariek. Ostean bertako eta inguruko produktu agroekologikoez osatutako bazkaria egongo da. Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek, biak bertsolari txapeldun izandakoak, eskainiko dute saioa.

Izena emateko, hemendik.

Erantzun

Sartu