Osasungintzan euskaraz lan eta bizi nahi dugu!
LABek jakinarazten du, Osakidetzak euskararekiko eta langileon ordezkarienganako duen jarrera aldatzea exijitu asmoz, asteartean burutuko den Osakidetzako Euskara Batzorde iruzurrezko horretan ez duela parte hartuko.
Osakidetza ez dago burutik sano, udaran Zarauzko osasun etxeko informazio gunean lan egiteko, euskaraz ez dakiten langileak kontratatu ditu. Osasun etxean euskaraz lan egin eta bizi nahi dugu, gure eskubidea da!
Herritar batek Bilboko San Adrian osasun etxean kartel batzuk gaztelera hutsean topatu, kexa jarri, eta Osakidetzaren erantzuna jaso du. Erantzunaren azken paragrafoan Bilbo Basurtu ESIko Pertsonal Zuzendariak adierazten du EAEtik kanpoko entitateen gaztelera hutsezko kartelak jarri daitezkeela osasun etxe eta ospitaleetan, baldin eta “edukia garrantzitsua bada”.
Egunak daramatza LAB sindikatuak euskararen aldeko email mezua Osakidetzako langileei igorri nahian, sindikatuok horretarako dugun ohiko bideak erabiliz. Ezin ordea, Osakidetzak langile guztiei emailak bidaltzeko aukera kendu berri digula konturatu gara mezu hau bidaltzen saiatzean. Informatika zein Giza Baliabideetako zuzendariei eskatu diegu gure lan sindikala egiteko oztopoak kendu eta mezu hau langileengana heltzeko bidea ematea. Alferrik. Osakidetzak langileon ordezkarienganako, eta euskararekiko ere, begirune txikiena ez duela lau haizetara zabaltzea baino ez zaigu geratzen.
Abiatu berria den Korrikaren testuinguruan, Gasteizko Osakidetzako langile multzo batek osasungintza euskalduntzearen aldarria zabaldu berri du eta, martxoaren 30ean, Korrikan kilometro batekin parte hartzeaz gain, Gasteizko Santiago eta Txagorritxuko ospitaleetan osasungintza euskalduntzearen alde dauden langileekin argazki bat atera dute.
Osakidetzaren kanpaina berria: "Aukeratu zure hizkuntza". Erabiltzaileak euskara hautatzera eta erabiltzera animatzeko asmoz, omen. Han eta hemen, ospitaletako fatxadetan olanak, kartel erraldoiak. Eta hara zer ikusiko eta zenbait kasutan, olan bakarra jarri dutela... gazteleraz: "Elige tu lengua". Antza "Aukeratu zure hizkuntza" kanpaina erdaldunek gaztelera hautatzeko kanpaina da...
Jaurlaritzako arduradun politikoek eta Osasun Saileko arduradunek sarritan adierazten dute Osakidetzan euskararen normalizazioa lehentasunezkotzat dutela. Errealitateak, ordea, bestelako ondorioetara garamatza. Badira hainbat egoera Osakidetzan euskararen benetazko normalizazioa ezinezko egiten dutenak. Erabaki politikoen ondorio edota zuzendaritzen erabakien ondorio diren egoera eta hutsuneak. Eta are larriagoa dena, Osakidetzako arautegia bera urratzen duten erabaki eta egoerak dira hauek.
Osakidetzak jakitera eman duenez 2016an irekiko ditu ateak Urdulizko Ospitalak. Sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozial ugarik gure kezka azaldu dugu Ospital honetan zenbait zerbitzu eremu publikotik at geratzearen arriskuaren aurrean. Baina bada beste gai bat ere LAB sindikatuak agerian utzi nahi duena: Euskara Urdulizko Ospitalean.
Euskara ez da lorontzia salaketa ekimenaren bideoa hemen ikusgai:
LAB sindikatuak deituta dozenaka langilek Osakidetzako zuzendaritzak eta arduradun politikoek euskara lorontzi-apaingarri bezala erabiltzen dutela salatu dute gaur Donostiako Ospitalean. Horrez gain Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea aldarrikatu dute. Euskararen egoera irudikatu nahian hainbat langile lorontziz mozorroturik hartu dute parte mobilizazioan.
Zer da euskara Osakidetzako buruzagientzat? Lorontzi bat? Erdara hutsez bizi arazten duten erakundea dotoretzeko erabiltzen duten apaingarria?
Osakidetzan euskaraz lan egin ahal izateko eskubidea onartua eta arautua dago. Are gehiago, aukera hori bultzatu beharra ezartzen du Osakidetzaren II Euskara Planak. Praktikan, ordea, eskubide hori gauzatu ezina egiten duten erabakiak hartzen ditu Osakidetzak. Erdara da Osakidetzako hizkuntz “arrunta”, eta erdararen unibertsotik hartzen dira erabakiak. LAB sindikatuak Osakidetzako Enplegu Publiko Eskaintzan azterketa euskaraz egiteko zailtasunak salatu ditu.
Haurrak erdaraz ezer gutxi ta haur psikologoa erdaldun elebakarra. Earra panorama. Gertatzen da, maiz gainera. #Osakidetza #PNVstyle #askida
Borondate falta, kontrol falta, euskararekiko axologabekeria... eta iruzurra. Iruzur eta ilegalidade nabarmen eta lotsagabeak. Langilegoaren kontratazioetan, besteak beste. Hau da Osakidetzako egoera, nahiko orokorra, salbuespenak salbuespen. Osakidetza ezin da egun batetik bestera, euskaldundu, egia da, baino araudia errespetatzearekin soilik askoz aurreratuago izango ginateke. Hiru adibide aipatuko ditugu, panorama zein den erakusteko aldera.
LAB sindikatuak Osakidetzako kontratazioaren inguruan egindako azterketak ondorioztatzen duenez, kontratazio ilegal masiboak egiten ari da Osakidetza kategoria eta kontratazio mota guztietan, lanpostuek duten euskararen ezagutza-betekizuna errespetatu gabe. Osakidetzako arduradun politikoen arduragabekeria salatzen dugu, herritar eta langileon hizkuntz eta lan eskubideak urratu, euskara ikasteko ahalegindu diren langileak mespretxatu eta Osakidetzan euskaren normalizazioa modu honetan eragoztea larria baita erabat. LAB sindikatuak gai hau guztiz argitu asmoz behar besteko azalpen eta erantzukizunak eskatuko ditu.
EAJk eta Gobernuak zerbitzu publikoetan eta Osakidetzan euskara normalizatzeko duen oinarrizko printzipioa (printzipio okerra goitik behera): pertsonak (langileak) dira normalizatu behar direnak eta horiek normalizatzetik etorriko da euskararen normalizazioa erakunde publikoetan. Planteamendu okerra jomuga eta oinarri beti pertsonak baitira: nork dakien eta nork ez, nork ikasi behar duen eta nork ez, nork erabiltzen duen eta nork ez, nor kontratatu eta nor ez, hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten ala ez, ... Holako planteamenduarekin normalizazioaren erantzukizuna botere guneetatik urrundu egiten dute. Botere guneek ez dute erantzukizunik beren gain hartzen eta pilota langileen, sindikatuon eta euskaldunon buru gainean jartzen dute.
LAB Sindikatua: Duela egun batzu Jon Darpon Osasun Sailburuak idatziriko “Osakidetza: Euskara aurrerabidean” izeneko gutuna irakurri ahal izan genuen. Euskararen normalizazioa lortzearen aldeko hitz politak adierazten ziren bertan, baino zoritxarrez Darponen gutuneko hainbat adierazpen errealitatearekin ez dute zerikusirik eta egoera hori agertu beharra daukagu, datu zehatzak emanez gainera.