www.osaeus.eus
Osasungintzan euskaraz lan eta bizi nahi dugu!
Artikuluak
Osakidetzako Euskara Planaren ebaluazioko emaitzen ezkutaketa
LABek jakinarazten du, Osakidetzak euskararekiko eta langileon ordezkarienganako duen jarrera aldatzea exijitu asmoz, asteartean burutuko den Osakidetzako Euskara Batzorde iruzurrezko horretan ez duela parte hartuko.
Osakidetzaren informazio guneetan, udan, "en castellano por favo"
Osakidetza ez dago burutik sano, udaran Zarauzko osasun etxeko informazio gunean lan egiteko, euskaraz ez dakiten langileak kontratatu ditu. Osasun etxean euskaraz lan egin eta bizi nahi dugu, gure eskubidea da!
Osakidetza: Kartela ez dagoela euskaraz? Lasai, ziur edukia garrantzitsua dela
Herritar batek Bilboko San Adrian osasun etxean kartel batzuk gaztelera hutsean topatu, kexa jarri, eta Osakidetzaren erantzuna jaso du. Erantzunaren azken paragrafoan Bilbo Basurtu ESIko Pertsonal Zuzendariak adierazten du EAEtik kanpoko entitateen gaztelera hutsezko kartelak jarri daitezkeela osasun etxe eta ospitaleetan, baldin eta “edukia garrantzitsua bada”.
Langilegoari euskararen aldeko mezua igortzea eragozten ari da Osakidetzako zuzendaritza
Egunak daramatza LAB sindikatuak euskararen aldeko email mezua Osakidetzako langileei igorri nahian, sindikatuok horretarako dugun ohiko bideak erabiliz. Ezin ordea, Osakidetzak langile guztiei emailak bidaltzeko aukera kendu berri digula konturatu gara mezu hau bidaltzen saiatzean. Informatika zein Giza Baliabideetako zuzendariei eskatu diegu gure lan sindikala egiteko oztopoak kendu eta mezu hau langileengana heltzeko bidea ematea. Alferrik. Osakidetzak langileon ordezkarienganako, eta euskararekiko ere, begirune txikiena ez duela lau haizetara zabaltzea baino ez zaigu geratzen.
Osakidetzako Gasteizko langileak, lana euskaraz egin ahal izatea eskatuz
Abiatu berria den Korrikaren testuinguruan, Gasteizko Osakidetzako langile multzo batek osasungintza euskalduntzearen aldarria zabaldu berri du eta, martxoaren 30ean, Korrikan kilometro batekin parte hartzeaz gain, Gasteizko Santiago eta Txagorritxuko ospitaleetan osasungintza euskalduntzearen alde dauden langileekin argazki bat atera dute.
"Elige tu lengua"
Osakidetzaren kanpaina berria: "Aukeratu zure hizkuntza". Erabiltzaileak euskara hautatzera eta erabiltzera animatzeko asmoz, omen. Han eta hemen, ospitaletako fatxadetan olanak, kartel erraldoiak. Eta hara zer ikusiko eta zenbait kasutan, olan bakarra jarri dutela... gazteleraz: "Elige tu lengua". Antza "Aukeratu zure hizkuntza" kanpaina erdaldunek gaztelera hautatzeko kanpaina da...
Osakidetza euskalduntzeko Jaurlaritzaren borondate eskasa agerian uzten duten adibideak
Jaurlaritzako arduradun politikoek eta Osasun Saileko arduradunek sarritan adierazten dute Osakidetzan euskararen normalizazioa lehentasunezkotzat dutela. Errealitateak, ordea, bestelako ondorioetara garamatza. Badira hainbat egoera Osakidetzan euskararen benetazko normalizazioa ezinezko egiten dutenak. Erabaki politikoen ondorio edota zuzendaritzen erabakien ondorio diren egoera eta hutsuneak. Eta are larriagoa dena, Osakidetzako arautegia bera urratzen duten erabaki eta egoerak dira hauek.
Euskara Urdulizko ospital berrian: zaharra berri?
Osakidetzak jakitera eman duenez 2016an irekiko ditu ateak Urdulizko Ospitalak. Sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozial ugarik gure kezka azaldu dugu Ospital honetan zenbait zerbitzu eremu publikotik at geratzearen arriskuaren aurrean. Baina bada beste gai bat ere LAB sindikatuak agerian utzi nahi duena: Euskara Urdulizko Ospitalean.
Osaquidecha: Euskara ez da lorontzia
Euskara ez da lorontzia salaketa ekimenaren bideoa hemen ikusgai:
Euskara ez dela lorontzia salatu dute Donostia Ospitalean
LAB sindikatuak deituta dozenaka langilek Osakidetzako zuzendaritzak eta arduradun politikoek euskara lorontzi-apaingarri bezala erabiltzen dutela salatu dute gaur Donostiako Ospitalean. Horrez gain Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea aldarrikatu dute. Euskararen egoera irudikatu nahian hainbat langile lorontziz mozorroturik hartu dute parte mobilizazioan.