LAB sindikatuak Osakidetzako kontratazioaren inguruan egindako azterketak ondorioztatzen duenez, kontratazio ilegal masiboak egiten ari da Osakidetza kategoria eta kontratazio mota guztietan, lanpostuek duten euskararen ezagutza-betekizuna errespetatu gabe. Osakidetzako arduradun politikoen arduragabekeria salatzen dugu, herritar eta langileon hizkuntz eta lan eskubideak urratu, euskara ikasteko ahalegindu diren langileak mespretxatu eta Osakidetzan euskaren normalizazioa modu honetan eragoztea larria baita erabat. LAB sindikatuak gai hau guztiz argitu asmoz behar besteko azalpen eta erantzukizunak eskatuko ditu.
Kasu ugaritan, lanpostuan lana egiteko euskararen ezagutza egiaztatzea betebeharra izanik, baldintza hori ez da bete. Zehazki,azken 6 hilabetean soilik, ehunka kontratazio ilegal, euskararen ezagutza kontutan hartu gabe, egin direla esan dezakegu datuak eskutan. Ehunka kontratu ilegal, non euskararen normalizazioa eta hizkuntz eskubideak urratzeaz gain, lanpostuari zegozkion langileak kanpoan utzi diren. LAB sindikatuak jadanik pausoak eman ditu legez kanpo egin ohi den kontratazio bakoitzaren inguruko azalpenak eta erantzukizunak eskatzeko.
Sarritan, irregulartasun hauenonuradunak zuzendaritzen “konfiantzazko” langileak dira. Honela, kasu ugari daude non izendapen aske edota zerbitzu-eginkizun kontratuen bidez egindako kontratuetan euskararen ezagutza ez den kontutan hartzen. Azken kasu hauetan ere, kasu zehatzak salatu ditugun arren, Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiak ez du neurririk hartu egoera konpontzeko.
Ohikoa izaten da ere, behin-behineko kontratuen bidez euskararen normalizazioan atzerapausoak ematea. Izan ere, Osakidetzan euskararen betekizuna lanpostu zehatzek izaten dituzte eta ordezkapen kontratuetan ez bezala, behin-behineko kontratuak edo kontratu ebentualak deitzen direnak, ez daude lotuak lanpostu zehatzekin. Trikimailu honen bidez, aldi baterako egiten diren kontratu gehienetan ez da euskararen ezagutza eskatzen, edozein delarik ere unitatearen lehentasuna edota izaera. Langile euskaradunen ordezkapenak, pediatria zerbitzuak, informazio guneak, euskararen arnasguneak diren herrietan (erabat euskaldunak) kokaturiko lanpostuak... hauetan guztietan ere, euskararen ezagutza kontuan hartu gabe lotzen dira kontratuak, euskararen normalizazioan atzerapausoak emanez sarritan. Honen harira, LAB sindikatuak azalpenak eskatu izan ditu askotan.
Lanpostu hutsak
Osakidetzako Euskara Planak lehentasunezkotzat jotzen dituen unitateetan hutsik geratzen diren lanpostuei aurrerantzean euskararen betekizuna ezarri behar zaiela adierazten du Planak. Neurri honen betetzea ere tokian tokiko borondatearen araberakoa izaten ari da, Osakidetzako Zerbitzu Erakunde gehienetan ez da betetzen eta Osakidetzako arduradunek ez dute euskararen normalizazioarentzat garrantzizkoa den neurri honen betetzearen jarraipen edo kontrolik egiten.
Urraketa hauek guztiak euskararen normalizazioa trabatu, langile eta herritarron hizkuntz eskubideak kaltetu eta euskara ikasteko ahalegina egin duten langileak mespretxatzen dituzte. Zer esanik ez, kontratazio ilegal hauek ehunka langileen lan eskubidea urratu dute, araudia zuzen betez gero, beraiei zegokien lanpostutik kanpo geratu baitira.
Gardentasun eza
Gardentasun eza ere aipagarria da. Osakidetzaren Zerbitzu Erakunde batzuk langileon ordezkarioi ez digute egindako lan kontratuen inguruko informaziorik eskaintzen, eta eskaintzen dutenek ere, sarritan, informazio mugatua igortzen dute, besteak beste lanpostuaren hizkuntz betekizunaren inguruan edota kontratatutako langilearen hizkuntz-gaitasunaren informazioa ezkutatzen delarik maiz. Egoera honetan, sarritan Legebiltzarraren bidez egin behar izaten zaio informazio eskaera Osakidetzari.
LAB sindikatuaren iritziz Osakidetzak euskara normalizatzeko egitasmo osoa behar du, erakunde osoaren bultzadaz eta erakunde osoa euskalduntzeko. Kontratazio politikan ez ezik, beste hainbat eremutan ere neurriak, bitartekoak eta laguntzak ezarri behar dira. Zoritxarrez, gaur gaurkoz ez dago egitasmo integral horren arrastorik, ez eta Osakidetzan euskaraz bizi eta lan egin ahal izateko beharrezkoa den borondate politikorik ere. Kontratazioetan euskara baztertuz gertatzen diren irregulartasunak Osakidetzako arduradun politikoen borondate falta horren froga garbia dira.
_________________________________________________________________
IRREGULARTASUNAK AGERIAN UZTEN DITUZTEN INFORMEAK:
KONTRATU ILEGALAK EUSKARA BAZTERTUZ, EHUNKA AZKEN URTEOTAN:
http://www.parlamento.euskadi.net/irud/10/00/020920.pdf Txosten honetan arauz kanpoko egoera ugari ikus daitezke, ehunka kasutan langile ez-euskaradunen kontratazioa ageri baita kontratazio-data derrigortasun-data (euskararen ezagutza egiaztatzea derrigorrezkoa den data) baino beranduagokoa izanik.Zenbait kasutan, zuzendaritzen “konfidantzazko” lanpostuetan gertatu izan dira irregulartasunak.
KONTRATAZIO LUZE ILEGALAK, OHIKOAK GAUR EGUN ERE
Osakidetzak berriki Legebiltzarraren eskaeriz emandako informaziotik ateratako datuak dira hauek, beharbada, errealitatean gehiago izango dira. Honakotxostenetik ateratako datuak dira, honakoinformazio eskaera honi erantzuten ziona. Galdera horretan “Lanpostuak Derrigortasun Data iraungita izanik, lanpostu horretan gaur egun lanean dauden eta hizkuntza eskakizuna egiaztatu gabe duten langileen eta lanpostuen zerrenda” eskatzen zen.
Beraz, behean azaltzen diren kasu guztietan lanpostuko Derrigortasun Data iraungita dago (lanpostu horretarako kontratua egiterakoan lanpostuko Hizkuntza Eskakizuna egiaztatua izan behar da), eta bestetik, behean azaltzen diren kasu guztietan Hizkuntz Eskakizuna egiaztatu gabe dago. Gaur egun Osakidetzan iraungita dauden lanpostuen azken Derrigortasun Datak 2013ko abendukoak direnez (2014ko uztailetik indarrean ofizialki, beranduenez), gerora lanpostu horietarako egindako kontratazioak, Hizkuntz Eskakizuna egiaztatu gabe, ilegalak direla ziurra da (salbuespen bat edo beste egon liteke, Osakidetzak emandako txostenetan daturen bat oker edo osatu gabe egotearen ondorioz). Edozein kasutan, lanpostuaren Derrigortasun Datak beste txosten honetan kontsultatu daitezke, Derrigortasun Data errespetatu gabeko kontratazioak izan direla egiaztatzeko.
2015eko URTARRILA
Lanpostu Kodea Kontratu mota Non
24082 Zerbitzu eginkizunak Araba Eskualdea
21435 Bitarteko Basurto
22160 Bitarteko Basurto
22170 Bitarteko Basurto
22919 Bitarteko Basurto
20376 Zerbitzu eginkizunak Debabarrena
11673 Bitarteko Galdakao
18227 Zerbitzu eginkizunak Gurutzeta
5747 Zerbitzu eginkizunak Zumarraga
2014ko ABENDUA
13494 Barne sustapena HUA
6316 Zerbitzu eginkizunak Basurto
978 Bitarteko Debagoiena
7219 Titularra Gurutzeta
18506 Titularra Gurutzeta
16682 Titularra Gurutzeta
17919 Titularra Gurutzeta
5604 Zerbitzu eginkizunak Goierri
2014ko AZAROA
22640 Bitarteko Basurto
1549 HUA HUA
5475 Bitarteko Bizkaia Osasun Mentala
25506 Bitarteko Donostialdea
26849 Barne sustapena Ezkerraldea
18062 Zerbitzu eginkizunak Ezkerraldea
16601 Barne sustapena Ezkerraldea
2014ko URRIA
443 Titularra Araba Eskualdea
26131 Bitarteko Araba Eskualdea
25673 Zerbitzu eginkizunak HUA
23017 Barne sustapena HUA
1546 Bitarteko HUA
25673 Zerbitzu eginkizunak HUA
23017 Barne sustapena HUA
1546 Bitarteko HUA
1652 Bitarteko HUA
1611 Barne sustapena HUA
22090 Barne sustapena Bilbo-Basurto
25227 Bitarteko Bizkaiko Osasun Mentala
24347 Titularra Debagoiena
26198 Bitarteko Donostialdea
24596 Barne sustapena Emergentziak
25814 Titularra Barrualde
12118 Titularra Barrualde
17008 Zerbitzu eginkizunak Ezkerraldea
2014 IRAILA
24245 Bitarteko Bidasoa
12476 Bitarteko HUA
22105 Barne sustapena Basurto
22261 Bitarteko Basurto
20393 Barne sustapena Debabarrena
159 Bitarteko Erakunde Zentrala
KONTRATAZIO LABURRETAN, URRAKETAK ORAINDIK ETA OHIKOAGOAK:
Bestalde, ordezkapen laburretan ere araudia urratuz euskara kontutan ez hartzea ohiko praktika da. Abendua eta urtarrileko kontratazioen inguruko Osakidetzak Legebiltzarrari igorritako txosten honetan garbi ikusi daiteke (Derrigortasun Data iraungita izanik x-arekin markatu gabeko kontratuak, Hizkuntz Eskakizuna egiaztatu gabeko kasuak alegia, ilegaltzat hartu daitezke). Euskara kontutan hartu gabeko kontratazio labur ilegalak, hilabete pare batean soilik, ehunka kasu agertzen dira.
Erantzun
Sartu