Euskara ez da lorontzia salaketa ekimenaren bideoa hemen ikusgai:
Osakidetzan lana euskaraz egiteko eskubidearen alde dozenaka langile elkartu ginen pasadan urriaren 15ean Donostia Ospitalaren aurrean, LAB Sindikatuak deituta. Euskararen inguruan Osakidetzako zuzendari eta beraien arduradun politikoen borondate falta salatu genuen bertan, euskararen egoera normaliatzeko neurri sendoak hartu beharrean, euskarari presentzia minimoa, testimoniala, ematera mugatzen bait dira, euskara lanerako baliagarria ez den lorontzi-apaingarria balitz moduan. Langileontzako formakuntza ikastaroetan euskararen presentzia erabat urria da horren adibide bat. Salaketa moduan, hainbat langile lorontziz mozorroturik hartu zuten parte bilkuran.
Erantzun
Sartu