Sustatu logoa Teknologia albisteak

Osakidetzaren informazio guneetan, udan, "en castellano por favo"

Osasungint. Euskaraz
2017-07-19 12:36

Osakidetza ez dago burutik sano, udaran Zarauzko osasun etxeko informazio gunean lan egiteko, euskaraz ez dakiten langileak kontratatu ditu. Osasun etxean euskaraz lan egin eta bizi nahi dugu, gure eskubidea da!

Osakidetzako informazio guneetako lanpostu guztiek dute ezarria euskara ezagutzaren betekizuna, baina Osakidetzak kontratazioetan iruzurra egiten jarraitzen du, Zarautz bezalako herri euskaldunetan ere. Horrelako kasuak gertatzen direlarik, tamaina honetako lotsagabekeriarekin aritzen badira, erraza da imajinatzea zein den Osakidetzako egoera orokorra, gainontzeko lan kategoria eta herrietan ere. Eta erraza da imajinatzea zein den gaur egun Osakidetzako arduradun askoren borondatea euskararekiko.

Larria bezain penagarria da egoera, erabat. Baino Osakidetzak ez du ondo neurtu euskaraz bizi nahi dugunon indarra. Beste hainbatetan ere euskararekiko mespretxuzko ekintzak zuzenarazi dizkiogu. Zarauzko egoera konpontzeaz gain horrelakoak berriro inon ez gertatzeko neurriak eta bermeak ezar ditzala exijituko diogu oraingoan.

Osasun etxean euskaraz lan egin eta bizi nahi dugu, gure eskubidea da!

Osakidetzako LAB sindikatuak eman du ezagutzera egoera idatzi honen bidez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu