Teknologia albisteak

Teknopolisen "Odola", finalista Zinema Zientifikoaren Nazioarteko Biurtekoan

Erabiltzailearen aurpegia
2016-09-01 : 11:09

Elhuyarrek ekoizten duen Teknopolis telebista-saioaren monografiko bat, Odola, finalista da Zinema Zientifikoaren Nazioarteko Biurtekoan (BICC). Abenduaren 2an jakinaraziko dute zein diren lan irabazleak.

Zinema Zientifikoaren Nazioarteko Biurtekoa Rondan egiten da, Espainian, eta aitzindaria da Europa osoan. Hain zuzen, aurtengoa 33. edizioa izango da.

Azken edizio honetara 124 lan aurkeztu dira, eta haietatik 35 hautatu dituzte finalista izateko, tartean, Odola. Jaialdia azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Rondan, baina, aurretik, Iberoamericako zenbait lekutan ere emango dute momografikoa. Abenduaren 2an jakinaraziko dute zein diren lan irabazleak.

Odola ordu erdiko saio bat da. Besteak beste, transfusioak nola egiten diren, odolak eta haren osagaiek zer ezaugarri dituzten, eta odol-analisiei esker zer jakin daitekeen azaltzen ditu. Saio osoa Teknopolis saioaren webgunean dago ikusgai.

Denboraldi berria, prest

Bestalde, urrian hasiko da Teknopolisen denboraldi berria, irudi eta webgune berrituekin. Zientzia eta teknologiaren inguruko azken berriak ezagutzeko, beraz, jarri ETB1 larunbatetan 13:30ean, edo ETB2 igandetan 9:30ean (gazteleraz).

Erantzun

Sartu