Teknologia albisteak

X. Elhuyar Olinpiadaren sariak banatu dira BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroan, Zamudion

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Fundazioa
2012-06-08 : 19:06

Elhuyar Olinpiadaren 10. edizioko sariak banatu ziren atzo BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroan, Zamudion. Gasteiz, Lazkao eta Lekeitioko 60 gaztek parte hartu zuten jaian. Elhuyar Fundazioak, olinpiada.elhuyar.org webgunearen bitartez, X. Elhuyar Olinpiada abiatu zuen 2011ko urrian. Ordutik, Euskal Herri osoko 38 ikasgela ibili dira zientzia-lehiaketa honetan hilero Elhuyar Fundaziotik proposatzen genizkien probak ebazten.

Sari-banaketako ekitaldian, lehenengo hiru postuak lortu zituzten ikasgeletako ikasleak eta haien irakasleak izan ziren.

Lehen saria Gasteizko Jesus Obrero ikastetxekoentzat izan da, eta Senda Viva natura-parkerarako bi eguneko irteera irabazi dute, eta natura-parkean zenbait jarduera egingo dituzte. Bigarren saria Lazkaoko San Benito Ikastolak irabazi du, eta saria bi eguneko irteera bat izango da, Lekeitiora, Trinkete Etxe aterpetxera; hainbat ekintza egin ahalko dituzte han. Hirugarren saria Lekeitioko R. M. Azkue ikastetxeko ikasleek eskuratu dute, eta Nafarroako Kortarixar aterpetxera egingo dute bi eguneko irteera; hainbat jarduera egiteko aukera izango dute.

Ekitaldian izan diren gazteek, saria jasotzeaz gain, teknologiari buruzko jolas bat egin dute elkar ezagutzeko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago