Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jose Mari Elortza kimikariak jasoko du "2011 Elhuyar Merezimendu Saria"

Elhuyar Fundazioa
2012-04-25 17:04

Bi epaimahaik aztertu dituzte aurtengo ediziora aurkeztutako lanak. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategoriara aurkeztutako lanak honako pertsona hauek epaitu dituzte:

  • Yolanda Arrieta idazlea eta haur- eta gazte-literaturan aditua.
  • Jesus Mari Olaizola “Txiliku”, idazlea, Biologiako irakaslea eta haur- eta gazte-literaturan aditua.
  • Josu Waliño, Elhuyar Fundazioko proiektu-zuzendaria eta gazteentzako ipuinen idazlea.

Gainerako kategorietara iritsi diren lanak, berriz, honako lagun hauek epaitu dituzte: - Itziar Alkorta, Zuzenbide Zibileko irakaslea eta bioetikaria.

  • Jose Maria Pitarke, CIC-NanoGUNEko zuzendaria.
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias, Kultura Zientifikoko EHU-BFA katedrako zuzendaria.
  • Txema Ramírez de la Piscina, Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritzako irakaslea .
  • Jose Mari Rodriguez Ibabe, Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta CEITeko ikertzailea.

Guztira 48 lan aurkeztu dira 2011ko CAF-Elhuyar sarietara: 23 lan, dibulgazio-artikulu orokorraren kategorian; 14 lan, egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren kategorian; 9 lan, zientzia-kazetaritzaren kategorian; eta, azkenik, 2 lan gazteei zuzendutako zientzia-narrazioen kategorian.

Bestalde, aurtengo Merezimenduko saria Jose Mari Elortza kimikari eta EHUko irakasleari ematea erabaki du Elhuyar Fundazioaren Patronatuak, bere alorretik euskarari eta euskal kulturari egindako ekarpenagatik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu