Teknofiloen albistegia

OpenStreetMap, mapa libreak euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
2017-11-09 : 09:21

OpenStreetMapek (OSM) datu geografiko libreak sortu eta aurkezten ditu, nahi dituen edonorren esku jarriz. Egunero doan erabiltzen diren mapa asko ez dira libreak, muga legal edo teknikoak dituzte, jendeak datu hauek modu sortzaile zein produktiboan erabiltzea ekidinez. Horri aurre egiteko asmoa izan zen proiektu honen abiapuntua, euskarazko mapa libreak sortzearena, alegia. Orain, OSMren softwarea ere itzuli eta euskaratu da. 

OpenStreetMap 5.000.000 erabiltzaile inguru dituen proiektu ireki, sozial eta erraldoia da. Azkue Fundazioa Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin elkarlanean, software-a euskaratzeaz bukatzen arduratu da. Proiektua herritarren ekarpen librearen bitartez doa aurrera, eta orain ekarpen horiek egiteko sistema osorik euskaraz egongo da, baita berarekin sortzen diren beste aplikazio batzuk ere.

Bertako mapak GPS gailu mugikor, orto-argazki eta bestelako doako iturrietatik ateratako informazio geografikoa erabiliz sortu dira, zein jendearen mapeatze ekimen handien bidez. Kartografia hau Open Data Commons Open Database License (ODbL) lizentzia irekiak babesten ditu egun, sortu diren irudi eta datu basean gordetzen diren datu bektorialei esker.

Ekarpenak boluntarioak dira, modu ireki eta partekatuan egindakoak. Lankidetza bultzatzen duen proiektua da eta doakoa izango den formatua. Ezaugarri hauek biltzen dituen proiektu berezi bat lortzeko asmotan sortu zen OSM, eta helburu horiekin jarraitzen da lanean. Bertan boluntarioek sortzen dituzten mapak oso erabiliak dira beste milaka zerbitzuetan, baita Wikipediaren barruan berriki sortutako mapa interaktiboetan ere. Mapak euskaraz izateak aukera ederrak irekitzen dizkigu euskal hiztunontzat.

OMS-ko parte hartzaileek inguruari buruzko ezagutza komunitatearekin partekatzen dute, bertan bizi direnei zein bisitan etorriko direnei informazioa eskainiz.

OpenStreetMap mugimenduaren parte izan nahi duzu? Jarraian agertzen den link-a jarraitu eta has zaitez ekarpenak egiten! Guztion laguntzari esker bultzatzen da euskara sarean, har ezazu parte!

http://wiki.openstreetmap.org/wiki/Eu:Main_Page

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Goizean albiste hau argitaratu dugunean akats h... (Sustatu.eus)
Bilbo Hiria Irratiaren 20 u..., 2017-11-10
Kaixo, lagunok: Irale-n lan egiten dut( irak... (pelloaranburu)
Aldaketa nabarmenak Euskalb..., 2017-10-30
Erabiltzailearen aurpegia
Badirudi arazoa bezero inplementazioan dagoela,... (Aitzol)
Adi! Etxeetako routerretan ..., 2017-10-16
Erabiltzailearen aurpegia
Publikatu dituzte erasoaren xehetasunak https:... (Aitzol)
Adi! Etxeetako routerretan ..., 2017-10-16
Erabiltzailearen aurpegia
turismoa airb (dabid aldama)
Airbnb-ren eragina Donostia..., 2017-09-29

»» Jardun osoa