Telefono konpainiek eskaintzen dituzten tarifak eta mega kopuruak asko aldatu dira azkenaldian, eta gero eta mega gehiago ditugu hilero-hilero erabiltzeko. Hala ere, jaisten eta partekatzen dugun edukia ere gero eta gehiago da (eta astunagoa, bideoak telefonoan ikustea gero eta ohikoagoa delako). Hori dela eta, nahiko ohikoa da mega gabe gelditzea hil bukaerarako. Baina bada horri aurre egiteko modurik. Hona hemen datuak aurrezteko sei gomendio.
Arazo handiak izan ohi dira kontratatutako mega kopuruarekin. Milioika eduki igotzen dira sarera egunero eta beste horrenbeste partekatzen dira. Audio, bideo eta argazkiak deskargatzeak datuak xahutzea dakar, baina badago ahalik eta mega gutxien erabiltzeko modurik. Hona hemen zenbait gomendio:
- Mugatu datuak: Androidetan zein punturainoko kontsumoa nahi duzun aukeratu daiteke. Muga hau gaindituz gero, mugikorrak aplikazio guztiak ixten ditu eta konexiorik gabe uzten du erabiltzailea.
- Aukeratu nabigatzailea: Zerekin nabigatuko dugun erabakitzeak ere datuak aurrezten lagun dezake. Applen Safari dago finkatuta aldez aurretik eta Androiden Chrome. Guztiek ez dute berdin funtzionatzen eta batzuek beste batzuek baino mega gehiago "jaten" dituzte. Opera alternatiba ona izan daiteke datu gutxiago erabiltzeko.
- Datu gehien behar dituzten aplikazioak zeintzuk diren aztertu: Mugikorretan aplikazio bakoitzak zenbat datu erabili dituen begiratu daiteke telefonoaren ezarpenetan. Hori jakinda, WiFiarekin bakarrik erabiltzeko hautua egin daiteke. Bai Androiden eta baita iOSen ere Ezarpenetara joz egin daiteke aldaketa.
- Blokeatu iragarkiak: Iragarkiek datu asko kontsumitzen dituzte eta interesgarria izan daiteke horek ezabatzeko erramintaren bat izatea. Atseden bisuala izateaz gain, mega asko aurreratuko dituzu horrela.
- Jarri mugak aplikazioei: Audio eta bideoen erreproduzio automatikoa kontrolatzeko aukera ematen dute zenbait aplikaziok; Facebookek, esaterako. Ezarpenetan sartu eta bertatik egin daiteke aldaketa. Spotifyk ere mega asko kontsumitzen ditu. “Streamingaren kalitatea” atalean aldaketa egin eta datuen bidez egiten diren deskargak galarazi daitezke. Whatsapp aldiz, audio, bideo eta argazkien deskarga WiFiarekin bakarrik egonez gero egiteko konfiguratu dezakegu, megak aurreztuz.
- Bigarren mailako aplikazioen erabilera mugatu: Bigarren mailaren funtzioa aplikazio bat erabiltzen ez gabiltzanean eguneratuta mantentzean da. Erabilgarria izan daiteke, baina datu asko gastatzen ditu eta beharbada ez da beharrezkoa. Bai Androidek eta baita iOSek ere, baliabide hau ezgaitzeko aukera ematen dute.
Erantzun
Sartu