Teknologia albisteak

Etorkizun distopiko eta aztoragarria erakusten duen film laburra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-11-22 : 08:56

Film labur bat argitaratu du aste honetan Future of Life Institutuak arma autonomoen garapenaren arriskua bistaratzeko. Beldurra ematen du. Lehen begiratuan zientzia fikzioa dirudi, baina... zer gertatuko litzateke etorkizun distopiko eta aztoragarri hau uste baino hurrago bagenu? Bideoak zer pentsatua ematen du. Izan ere, urrats sendoak ari dira ematen arma autonomoen, robot hiltzaileen (eta, oro har, Adimen Artifizialaren) arloan. 

Gure eguneroko bizitzatik oso urrutiko kontua irudituko zaigun arren, arma eta dron autonomoen arloa oso aurreratuta dago. Ez da zientzia fikzioa. Erralitatea dira. Eta errealitate direlako ari da gero eta ozenago entzuten teknologia berri hauen eta, oro har, Adimen Artifizialaren (AI, Artificial Intelligence) alorretan muga batzuk jarri behar direla diotenen ahotsa. Robot hiltzaileen kontua ere gero eta presenteago dago. Esate baterako, aste honetakoa da The Independent egunkariak argitaratutako albiste hau, non hainbat adituk dioten "robotak laster hasiko direla jendea hiltzean, ez badugu debekurik ipintzen lehenbailehen". Dagoeneko bada arma autonomo hiltzaileak (dronak eta robotak) debekatzea eskatzen duen mugimendu zabal bat, besteak beste Ban Lethal Autonomous Weapons delakoa. Eurena da hona ekarri dugun film labur aztoragarria.

Eta, etorkizuna uste baino hurrago balego? 

 

 

Erantzun

Sartu