Teknologia albisteak

Euskarazko 2 graduondoko sustatuko ditu UEUk ikasturte honetan

2018-09-12 : 15:31

UEUk ikasturte honetan euskarazko 2 Berezko Titulu sustatu ditu UPV/EHUren eskaintzaren barnean aditu euskaldunak formatzeko helburuarekin. Izena emateko epea irailaren 21ean bukatzen da.

Publizitatea

25 ikastaro prestatu ditu UEUk udazkeneko eskaintzan. Piztu zure jakin-mina!

2018-09-11 : 09:02

25 ikastaro prestatu ditu UEUk udazken honetan on-line, Eibar, Iruñean eta Gasteizen. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Ikastaro guztiak euskaraz dira eta edozeinek parte hartu dezake. Piztu zure jakin-mina!

Enpresarean Azokara bertaratzeko izen-ematea zabalik

2018-09-11 : 08:35

Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Enpresarean Azokaren laugarren edizioak pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren erronka izango ditu hizpide, urriaren 25ean Orona Ideon (Hernani). Jardunaldia 8:30etatik 14:30etara izango da, askotariko hitzaldiak eta solasaldiak jasoko dituen egitarauarekin. Bertaratzeko interesa duenak ondorengo galdetegia bete beharko du: https://goo.gl/forms/ilkN0fdAdcrhk9Xa2

Euskal Herriko 21 kulturgile Elgoibarren, urriaren 6an, "Euskara ala ezkara" zikloaren 10. urteurrenean

2018-09-10 : 10:43

Egun osoko programa prestatu dugu Elgoibarren urriaren 6rako. Kulturgintza izango da gai nagusia eta Euskal Herriko 21 kulturgile gonbidatu ditugu gurera. IMH ikastetxean izango da eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.  

Arbizuko Udalak gastronomiari buruzko literatur lehiaketa antolatu du

Sustatu
2018-09-08 : 11:18

Arbizuko Udalak gastronomiari buruzko literatur lehiaketa antolatu du, Letrak Ahora izenekoa. Lehen edizioa izango da aurtengoa, Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 28an bukatuko da, egun hori barne. Narrazio laburreko eta poesiako atalak daude lehiaketan, euskarazko lanentzako.

7

Manex Fuchs: "Zailtasunean, bortxaz gauza onak sortzen dira jendeen artean"

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-06 : 10:10

Manex Fuchs (Larzabale, Baxenabarre, 1975) euskal aktorea da. Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldean luzaz egon ondoren, Ximun anaiarekin batera (aktore-taula zuzendari), bi erronka berri dituzte orain jomugan: antzezlanak euskaraz sortzea eta euskal zinema lau haizetara hedatzea. "Gure arteko erronkan, euskaraz sortzeko desafioa hartu dugu, euskara hutsean, nonbait, hori ezinezkoa dela erraiten zaigunean hain zuzen ere". 

Badator VI. ttiklik GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa

2018-09-06 : 07:45

Aurten ere martxan da GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa (0-100... urte). Haurrekin lanketa egiteko aukera paregabea duzue hemen. Gurasoekiko harremanak, gutunak idaztea, sentimenduen lanketa, istripuen eta doluaren gaia... ideia batzuk botatze aldera . Haurrekin ez ezik zuek ere animatu idaztera. Atera barruko sentimenduak eta jarri idatzita. Badakit ez dela erraza, baina barruak askatzeko erabat baliagarria bai.

19

Behingoz euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatuko da urriaren 27ko mobilizazioan

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-05 : 12:14

Kalera irteteko deia egin du Kontseiluak. Urriaren 27an mobilizazio handia egingo da, 17:00etan hasita, nafar guztiei euskaraz bizitzeko eskubidea bermatuko dien ofizialtasuna eskatzeko. Hizkuntza-politikaren alorrean Nafarroan bizitzen ari den egoerak bultzada berria emateko aukera zabaldu duela uste du Kontseiluak. Hizkuntza-politikaren alorrean Nafarroan bizitzen ari den egoerak bultzada berria emateko aukera zabaldu duela uste du Kontseiluak. Une honetan, “behingoz, euskaldun guztiak bereizkeriarik gabe, berdin hartuko dituen egoera sortzeko aukera ikusten dugu. Nafarroako Parlamentuan Euskararentzat Lege berria lantzen den abagunea probestuta, euskaldunok indar egingo dugu herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen egoera sortzeko”, esan du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok.

Egiazko euskaldunak

2018-09-05 : 09:19

«Neska eibartarra eta euskalduna, horrela aurkeztuko nuke nire burua. Aitari aita esaten diot eta amari ama, mugikorrean ere aita eta ama dauzkat jarrita. Sei neba-arreba gara eta gure artean euskaraz egiten dugu. Baina, oraindik ere, badira etorkin ikusten gaituztenak».

Eremu euskaldunean euskara baloratu beharra dago

2018-09-02 : 07:08

Administrazio Publikoek kontuan hartu beharko dute, batez ere Nafarroako Gobernuak, euskara baloratu gabeko zerrendak erabiltzen baititu Nafarroa osoan.

Azkenik, "Nafarroa" euskaraz ere bai

2018-08-29 : 09:31

UPNren Gobernuak 2000. urtetik aurrera gaztelania hutsean jarri zituen bideetako kartelak eremu "mistoan" zein "ez-euskaldunean". Besteak beste, Nafarroako mugetan "Comunidad Foral de Navarra" zioten horiek. Baita bisitariei ongietorria ematen zieten kartel turistikoan ere, 5 hizkuntzatan ezarri zirenak, ez baina euskaraz. Inertziak gainditzea asko kostatu da, baina zorionez 2018an jada euskaraz ere irakur daitezke kartel ofizial gehienak. Ongi egina, baina oroitu oraindik A-68koak aldatu gabe daudela. 

6

Udazkenean jokatuko da taldekako Xilaba Bertsolari txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia
2018-08-21 : 16:57

Guztira 43 bertsulari eta 15 bat gai-emaile eta antolatzailek hartuko dute parte Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdin inoiz jokatu den xapelgorik jendetsuenean. Hauek dira parte hartuko duten taldeak: Eskukula (Amikuze). Tirrit (Baigorri, Itsasu). Otsoaren 7 umeak (Donibane Garazi). Dilindan (Makea, Hazparne). Sasi Bertsolariak (Hendaia, Ziburu). Ostatu Batuak (Hendaia, Urruña). Ezkorbrutak (Hiriburu). Kantiniersak (Maule, Xiberoa). Mattinsalto (Azkaine, Sara). Kontrabanda (Azkaine, Sara). Kosta ala Kosta (Hendaia).

"Itsasoa opari", Maialen Akizuren kontakizunak jaso du Istorioak belarrietara IV. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria

2018-08-19 : 13:34

2. saria, "Anaia bi" kontakizunagatik Idoia Garzesek jaso du. “Uhinak beti gazi”, Ainara Elizondoren kontakizunak jaso du hirugarren saria.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››