Teknologia albisteak

elgoibarkoizarra63@

Erabiltzailearen jarduna

Euskal Herriko 21 kulturgile Elgoibarren, urriaren 6an, "Euskara ala ezkara" zikloaren 10. urteurrenean

2018-09-10 : 10:43

Egun osoko programa prestatu dugu Elgoibarren urriaren 6rako. Kulturgintza izango da gai nagusia eta Euskal Herriko 21 kulturgile gonbidatu ditugu gurera. IMH ikastetxean izango da eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.  

“Euskaratik eta gure mundu erreferentzialetik egin behar dugu, besteen ispiluetan gure buruaren bila ibili gabe”

2017-03-12 : 12:59

"Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen" izenburuko hitzaldia eskaini zuten joan zen eguaztenean Uxue Alberdi eta Maialen Lujanbio bertsolariek Elgoibarren, elkarrizketa formatoan. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu zuen saioa, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, eta Kultur Etxeko hitzaldi gela bete egin zen. Bertsolaritzatik abiatuta, euskararen inguruko kezkez galdetu zion Alberdik Lujanbiori, eta bertsotan erakutsi ohi duen zorroztasun eta dotoreziarekin erantzun zien hark galderei. Elkarrizketa hark emandakoa jaso dugu hemen, Ainara Argoitiaren eskutik.

Euskaratik eta euskaraz, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, aurrez aurre Elgoibarren

2017-02-24 : 09:29

Martxoaren 1ean Maialen Lujanbio Elgoibarren izango da, baina ez da bertsotara etorriko. Uxue Alberdik egingo dion elkarrizketan euskararen gainean berba egingo digu Hernaniko bertsolariak. Kultur Etxean izango da elkarrizketa, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago