Egun osoko programa prestatu dugu Elgoibarren urriaren 6rako. Kulturgintza izango da gai nagusia eta Euskal Herriko 21 kulturgile gonbidatu ditugu gurera. IMH ikastetxean izango da eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.
Modu berezian ospatuko dugu Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero Elgoibarren antolatzen dugun Euskara ala ezkara zikloaren 10. urteurrena. Kulturgintza izango da gai nagusia eta, besteak beste, idazleak, musikariak, pentsalariak edota bertsolariak izango ditugu gure artean.
Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea; matrikula 30 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne.
Zalantzak argitu eta informazio gehiago jasotzeko:
elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
943 74 16 26 (Imanol)
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udala.
Laguntzaileak: DANOBATGROUP taldea eta IMH ikastetxea.
Erantzun
Sartu