Guztira 43 bertsulari eta 15 bat gai-emaile eta antolatzailek hartuko dute parte Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdin inoiz jokatu den xapelgorik jendetsuenean. Hauek dira parte hartuko duten taldeak: Eskukula (Amikuze). Tirrit (Baigorri, Itsasu). Otsoaren 7 umeak (Donibane Garazi). Dilindan (Makea, Hazparne). Sasi Bertsolariak (Hendaia, Ziburu). Ostatu Batuak (Hendaia, Urruña). Ezkorbrutak (Hiriburu). Kantiniersak (Maule, Xiberoa). Mattinsalto (Azkaine, Sara). Kontrabanda (Azkaine, Sara). Kosta ala Kosta (Hendaia).
Udazkenean jokatuko da Taldekako XILABA #bertsolaritza bit.ly/2KK2AGF pic.twitter.com/PxVHYGUdE5
Erantzun
Sartu