
Euskal elkargoa Beñat Arrabit izanen da Euskal Elkargoko hizkuntza politikaren arduraduna Euskal Elkargoaren organigrama ezagutarazi dute arratsalde hasieran. Zeharkako lau delegazio eta hiru polo nagusi izanen dira. Gaur eginen du lehen bilkura elkargoko batzorde eragileak. Batzorde Eragilearen osaera zen Euskal Elkargoaren antolaketan gelditzen zen zalantza bakarra.
Espero dezagun Proiektutik Dekreturako bidean gure proposamenak jasotzea! Eremu misto eta "ez euskaldun"-erako zeintzuk dira gure proposamenik garrantzitsuenak eta Nafarroako Gobernuak prestatu duen Proiektuan ez daudenak?
Urtero bezala, hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak ('EUSKARA, BESTELA EZ GARA' izenarekin egin ohi dira). Hitzaldi guztiak 18:30ean hasiko dira Alondegiko Oxford aretoan.
«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Manu Lopez Gaseni irakaslearekin. Donostian izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan, 2017ko otsailaren 21etik 23ra, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Guztira 12 ordu izango ditu. Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.
3.000 euroko saria, Lizarran euskaraz 48 ordu ekimena antolatzeko erabiliko dute.
Donostian jaio eta Donostian bizi den Ramon Saizarbitoria soziologo eta idazleak esana da: «Uste dut salbazioa Bilbon dagoela: Bilbon salbatuko gara, edo ez gara salbatuko». Euskarak Bilbo behar du: hori da euskalgintzaren aldarria.
Egia da askotan erdaldun elebakarrak oztopo zaizkigula euskaraz jarduteko, baina beste hainbatetan ahazten zaigu elebakar horietako asko edo batzuk, behintzat, laguntzaile izan ditugula. (...) Txepetxek hiztun tipologia egin zuenean erdaldun hauei 0+ izena eman zien. Zero ez zekitelako, baina +, positibo hori aldekoak direlako, ezin bestekoak zaizkigulako euskarak aurrera egin dezan. Halako gehiago alde behar ditugu, irribarrez, askotan ahazten zaigu eta zein garrantzitsuak diren. Gure esker onenarekin, euskara eurena ere badelako.
Finala urtarrilaren 28an izango da Donostiako Ekogunea parkean, eguerdiko 12:00etan. Urko Aristi kazetari eta aurkezlearen gidaritzapean 4 proba burutu beharko dituzte finalistek eta puntu gehien jasotzen dituen taldeak bereganatuko du 3.000 euroko saria.
Datorren otsailaren 3an izango da, Donostiako San Telmo Museoan, HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia. Soziolinguistika Klusterrak urtero antolatzen duen sariketa da. Ekitaldian, saria jasoko duten ikertzaileen lanen aurkezpenez gain, TRIBUAREN BERBAK – SEKUENTZIA DIDAKTIKOEN aurkezpena ere egingo da. Hona hemen egitarau osoa.
Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzea da 101 L (101 ele) proiektuaren helburua. Hemengo aniztasuna jaso eta ezagutaraztea. Donostian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzen hasi ginen, 2015eko maiatzean. Orduz geroztik 160 elkarrizketa baino gehiago egin ditugu, han eta hemen, mundu osoko jendearen lekukotasuna jasoz. Orain arte 97 hizkuntza jaso ditugu, 5 kontinenteetakoak, aimararekin hasi eta xhoserarekin bukatuz. Euskal Herriko aniztasun linguistikoa handia delako. Orain arte jasotakoaren ale bat, dagoeneko ikusgai duzue 101L.ahotsak.eus webgunean.
Urtero egiten dugun moduan, zerrenda batean bildu ditugu 2016an deigarriak iruditu zaizkigun hitz batzuk. 2016 urtean hizpide izandako hitzen bidez urtea laburbiltzea da zerrenda honen asmo bakarra; beraz, ez hartu estuegi. Zerrendako zenbait hitz gurean ibili dira askoren ahotan; beste batzuk, ordea, mundu osoan izan dira hizpide. Egia-oste famatua, esate baterako, bolo-bolo ibili da mundu osoan Donald Trump Estatu Batuetako presidente hautetsi ondoren. Ondorioz, Oxford hiztegiak urteko hitz hautatu du. Beste batzuk ere jaso ditugu gure zerrendan: grabitazio-uhin, heteromalgu, rigodoi, bakterio multirresistente, megakamioi, nihonio, balaluma, barbalada,...
Hasiera batean abenduaren 3a bazen ere Euskararen Ginkanaren 5. edizioan izena emateko azken eguna epe hau abenduaren 15a arte luzatu da. Izen ematea www.euskararenginkana.eus webgunean egin behar da. Animatu eta parte hartu 3.000€ko saria duzue zain.
Buru-belarri aritu ziren lanean «Itzultzaile Berriak» hiru egunez joan den ekainaren amaieran, Arantxa Urretabizkaiaren Koderno gorria eta Joseba Sarrionandiaren dozena bat poema oinarri harturik, «Deserria itzultzen» izeneko itzulpen lantegian, Itziar Otegiren gidaritzapean. Lantegiaren uzta bildu dugu orain.
Landareari lurrak bizi-indarra ematen dion bezalaxe, hiztunek ematen diote bizi-indarra hizkuntzari. Lurra nolakoa, halakoa izan ohi da landarea, indartsuagoa edo ahulagoa. Hiztunek ere eragin betea dute hizkuntzen indar edo ahulezian; hiztunak dira hizkuntzen funtsezko bizigaia. Landarea lurrean sustraituta bizi den bezalaxe, hizkuntzak hiztunengan bizi dira: hizkuntzek, bizirauteko, behar-beharrezkoak dituzte hiztunak, nahitaezko.