Teknologia albisteak
19

Lizarra hegoaldeko euskara dela eta (azterketa historikoa)

Erabiltzailearen aurpegia
2017-03-27 : 11:44

Nafarroako garai bateko euskararen hedadura eta ezaugarriak aztertzen ditu, sakon eta zehatz aztertu ere, Gorka Lekaroz irakasle eta hizkuntzalariak Lingua Navarrorum blogean. Oraingo honetan, Lizarra hegoaldeko euskararen inguruan mintzatu da, azterketa historiko zabala eginez, datuz ondo-ondo hornituta. "Sarrera honen abiapuntua, Joseba Lizeaga Rika irakasleak Legariako toponimia gaitzat hartuta sortu duen weba ezagutzea izan zen; horrek eragin zuen gaur hona ekarritakoa. Lizeagaren bilaketa lana hedatzearekin batera, Lizarra inguruaz aritzeko aukera egokia iruditu zait". Lizarrako honetaz gain, erabat gomendagarriak dira lehenago ere argitaratu dituen artikuluak, besteak beste, duela gutxi argitaratutako beste hau, Gesalazko euskararen iraupenaz.

Publizitatea

Apartheida Nafarroako Gobernuaren lekualdatze lehiaketetan.

2017-03-25 : 16:11

Pertsona batek Administrazioan lanpostu bat lortzen badu eta postu horretarako euskara jakitea beharrezkoa bada, gero betiko debekaturik du euskara nahitaezkoa ez duen beste postu batera aldatzea.

10

Piarres Charritton euskaltzaina hil da

Erabiltzailearen aurpegia
2017-03-17 : 13:15

Piarres Charritton euskaltzain emeritua hil da. Hazparnen (Lapurdi) jaio zen, 1921eko urriaren 19an. Filosofian lizentziaduna. Teologian eta Euskal Ikasketetan doktorea. Erretiroa hartuta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izatetik. Euskaltzain urgazle izendatua 1950eko urriaren 27an eta oso 1985eko uztailaren 19an. Euskaltzain emeritua 2006ko uztailaren 20tik. Sarrera hitzaldia Piarres Lafitteren bizitza eta lanaz irakurri zuen Hazparnen 1986ko ekainaren 28an.

Hainbat herritako euskara-erabileraren neurketak, Soziolinguistika Klusterraren eskutik

Sustatu
2017-03-17 : 11:08

Euskal Herriko VII. Kale Neurketako datu-bilketa burutu zuen 2016ko udazkenean Soziolinguistika Klusterrak. Euskal Herriko 30 udalerri ingurutan berariazko diseinua osatu zen herri horietako errealitate hurbilagoa kontuan hartuz eta hainbat ibilbide zein neurraldi ezberdin diseinatuz. Udazkenean jasotako datuen emaitzak aurkezten hasi da Klusterra, bai herririk herriko aurkezpenetan zein Twitter bidez. Hona hemen lehenengo emaitzak (Zarautz, Zumaia, Hondarribia, Bermeo, Igorre, Oiartzun eta Errenteria).

“Euskaratik eta gure mundu erreferentzialetik egin behar dugu, besteen ispiluetan gure buruaren bila ibili gabe”

2017-03-12 : 12:59

"Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen" izenburuko hitzaldia eskaini zuten joan zen eguaztenean Uxue Alberdi eta Maialen Lujanbio bertsolariek Elgoibarren, elkarrizketa formatoan. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu zuen saioa, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, eta Kultur Etxeko hitzaldi gela bete egin zen. Bertsolaritzatik abiatuta, euskararen inguruko kezkez galdetu zion Alberdik Lujanbiori, eta bertsotan erakutsi ohi duen zorroztasun eta dotoreziarekin erantzun zien hark galderei. Elkarrizketa hark emandakoa jaso dugu hemen, Ainara Argoitiaren eskutik.

Aniztasuna osasunean hizpide OEEren Osasun Biltzarrean

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundean (osasun-arloan euskararen erabilera bultzatu nahi duen elkartea), 2017ko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean Iruñean NUPeko Osasun ikasketen Unibertsitate Eskolan Osasun Biltzarra egingo dugu. Hogeita zazpigarren aldia da Biltzarra antolatzen dela eta oraingo honetan ANIZTASUNA OSASUNEAN gaiaren inguruan izanen da.

"Eremu ez-euskalduna" utziko duten herriei zorionak! (Abaigar, Zirauki... eta beste 10!)

2017-03-08 : 10:40

Eremu mistoan herritarrei aitortzen zaie Administrazioetara euskaraz zuzentzea eta hauek behartatuta daude horri erantzuna ematera. Horrexegatik, eremu mistoko herri handi guztiek Euskararen Ordenantza onartuta daukate. Abaigar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Mendigorria, Murieta, Oibar, Villatuerta, Zirauki eta Zuñiga herriak laster eremu mistora igaroko dira, baldin Parlamentuan Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdien mozioak aurrera egiten badu. Noain-Elortzibar ere sartuko da, Udalak hala erabakitzen badu.

11

Jainkoaren graziaz euskaldunak direnek irakurriko ez duten artikulua

Erabiltzailearen aurpegia
2017-03-07 : 08:43

Euskalduna naiz, por la gracia de Dios. Hala definitzen dut euskaldun tipo bat. Berezkoa du euskara, zeruko grazia. Euskaldun hauendako euskara da jainkoak (balego) emandako ohorea, kondizio natural bat jaiotzetik datorkiena, 0Rh- odolarekin eta zortzi abizen euskaldunekin batera erantsia. Euskaldun hauek, baina, ez dute ezer egiten euskara maila hobetzeko, uste dute emandako dohaina dutenez, ez dutela ezer egin behar, ez alfabetatu, ez liburu bat irakurri ere. Euskaldunak direlako, por la gracia de Dios.

Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzeko Dekretu Proiektua gabeziaz beteta dago

2017-03-02 : 08:17

Nafarroako Gobernuko zerbitzu zentraletan irudi eta komunikazioei dagokienez elebitasuna ezartzea, bai, aurrerapausoa da. Zuzenean, ondorio juridikoak izanen dituen aurrerapausoa. Baina hainbeste gabezia duen Proiektu batean, ez ote da izanen beteko ez den aurreikuspen bakarra?

TELP (taller d´espai lingüístic personal) tailerra

2017-03-01 : 15:21

UEUren udaberriko eskaintzaren barruan “TELP (taller d´espai lingüístic personal) tailerra” izeneko ikastaroa izango da. Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztu, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egon eta horretarako baliabide gehiago sortzea du helburu. Euskaraz egiteko gogoa duten hiztunei (hizkuntza kontzientziadunei) dago zuzenduta.

65

Tabakalera alboko "Hizkuntzen mapa" kendu egingo du Donostiako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia
2017-02-28 : 22:47

Martxoa bukaeran Tabakalera kanpoaldeko plazan dagoen Europako Hizkuntzen mapa kenduko dute. Haren ordez, Remigio Mendibururen eskultura bat jartzeko asmoa du udalak. Bagera elkartea k hiriburutzaren urtean hizkuntzen inguruan sentsibilizazioa eta hausnarketa sustatzeko egin duen proiektuetako bat da hizkuntzen mapa. Iazko martxoan jarri zuten, eta urtebeteren ondoren, kendu egingo dute. Donostiako udalaren asmoak kontrako erantzun zabala jaso du sare sozialetan.

1

Transmititzen al dute hizkuntza gutxitua guraso hiztun berriek?

2017-02-28 : 16:28

Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen eta urtero bezala Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedran hizkuntza gutxituei buruzko ekimen bat prestatu genuen Azkue Fundazioaren laguntzarekin. Infografia honetan ikusi dezakezue ikuspegi orokorra.

Osasun Txartela ele bitan Nafarroa osoan.

2017-02-27 : 09:41

Joan zen astean, Administrazioan Euskaraz Taldeak deiturik, Vianako Printzea Espezialitate Zentroan elkartu ginen, osasun txartel berria ele bitan egin dadin Nafarroa osoan.

2

Ama Hizkuntza: meme erronka

2017-02-20 : 14:02

Gogoratzen UNESCOren Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, “Txiokatu #AmaHizkuntzan” ekimenean parte hartu genuela? Bada, bi urte pasatu dira dagoeneko, eta RisingVoices-eko lagunek beste erronka bat proposatu digute otsailaren 21ean aurtengo Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko: “Ama Hizkuntza meme erronka“.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››