Miriam Urkia eta Roberto Gonzalez de Viñaspre, euskaltzain oso
2018-02-23 15:32
Beste bi lagun sartu dira euskaltzain osoen multzoan. Azken hilabeteetan hutsik egon dira bi aulki, Joan Mari Torrealdai eta Patxi Uribarren euskaltzain emeritu bihurtu baitira. Miriam Urkia Donostian jaio zen, 1965ean. Euskal Filologian doktorea da. Lexikografian, corpusgintzan, morfologia konputazionalean eta hizkuntza-teknologietan dihardu lanean. Roberto Gonzalez de Viñaspre Bilbon jaio zen, 1961ean. Araban bizi da gaztetatik, Trebiñun. Euskal Filologian lizentziaduna da, eta Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa, Hizkuntza Nrmalkuntzaren alorrean. Karmele Jaio idazlea ere hautagai zen. Lehen aldiz, ez da elizgizonik egongo euskaltzain osoen artean.
Txioak (8)
-
Garikoitz Goikoetxea @ggoikoetxeaNobedadeak Euskaltzaindian: Miriam Urkia eta Roberto Gonzalez de Viñaspre, euskaltzain oso. @berria-n xehetasunak: berria.eus/albisteak/1491…
-
Berria.eus @berriaMiriam Urkia eta Roberto Gonzalez de Viñaspre, euskaltzain oso @ggoikoetxea berria.eus/albisteak/1491… pic.twitter.com/sweXJ4NTOv
Erantzunak kargatzen...