
Bekaren helburua da Zumaiako euskararen historia sozialari lotutako informazioa bildu, ordenatu eta dibulgaziorako prestatzea. Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute eta interesdunek apirilaren 28ra arteko epea izango dute eskabideak aurkezteko. Oinarriak eta gainerako agiriak hemen daude eskura.
Berriki idazki hau plazaratu zuen Administrazioan Euskaraz Taldeak: “Merezimendu lehiaketetan, euskara UPNrekin baino okerrago”: Izenburu deigarri bezain okerra. Puntuazio okerrak eman genituen, arauak gaizki interpretatuta. Antza denez, hauek dira puntuazio zuzenak:
Euskal literaturgintzaren nazioartekotzea sustatzeko asmoz, Etxepare Institutuak euskal idazleen liburuen itzulpena laguntzen du urtero. Azken asteotan, laguntza horri esker itzulitako bi nobela ingelesez eskuratu daitezke dagoeneko: Bernardo Atxagaren Nevada Days eta Harkaitz Canoren Twist. Amaia Gabantxo itzultzaile, abeslari eta irakasleak itzuli du Twist ingelesera, eta Archipielago Books etxeak argitaratu du. 2011ean argitaratu zuen Harkaitz Canok eta 2012an Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen. Atxagaren Nevada Days Margaret Jull Costak itzuli du eta MacLehose Press Editions argitaletxearen eskutik kaleratu da. Euskal idazlearen beste zazpi lan ere itzuli ditu etxe honek. 2014ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen.
2018ko apirilaren 1 eta 2an, Idazleen Biltzarraren 35. edizioa ospatuko da Sarako kiroldegian. Usaian bezala, hainbat liburu aurkezpen eta idazleekilako topaketa antolatuak dira. Aurtengo Biltzar saria Auxtin Zamora eta Jean-Claude Larronde-ri emanan izanen zaie. Euskal Kultur Erakundea partaide da antolaketa lanetan. 120 idazle baino gehiago elkartuko dira igande arratsaldez eta astelehen egun osoz.
Urtero bezala, aurten ere mintegi interesgarria bizi ahal izan dugu Eibarren, ...eta Kitto euskara elkarteak antolatuta. Euskararen Transmisioa izaten da urtero mintzagai. 2018ko edizio honetan ere hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen. Ahotsak-eko kideak ere hantxe izan ginen, beste batzuen esperientziak ezagutzen. Hemen kronika laburra. Gainera, ...eta kitto! elkarteak dagoeneko sarean jarri ditu mintegiko hitzaldiak.
Hizkuntza Gutxituen Hiztun Gazteen 2. topaketa (HIGA 2018) Gasteizen ospatuko da uztailean. Hala ere, izena emateko epea irekita dago (apirilaren 13a arte), eta horregatik adi egotea interesa dakizuke. Gazteentzako esperientzia aberasgarria izan dadin eta atzerritik ekintzaileak erakarri ahal izateko, antolakuntzak matrikula, lo egiteko tokia eta bazkariak ordainduko dizkie aukeratutako gazteei. Izan ere, parte-hartzaileen arteko aniztasuna egon dadin, eskaerak jaso ondoren antolakuntzak erabakiko du zeintzuk gonbidatuko dituen ordainduta, irizpideak 1) hizkuntza-komunitate ahalik eta gehien egotea, 2) perfil ezberdinetako jendea egotea eta 3) izen-emate hurrenkera izango dira.
Gaurko Hitza: Txor-txor. adb. Etengabeko hizketan. Txor-txor hizketan ari ziren, isildu gabe. Txor-txor jardun. (Hiztegi Batua) Orotariko Euskal Hiztegian txor-txor (V-gip ap. Elexp Berg). I (Onomat.). 1. (Onomat. del canto de un pájaro). "Etxazpixan dabill bidiarrua txor-txor da txor-txor" Elexp Berg. v. 1 txio. Asterrika ta Gorozizako bide ondoetan txor txor ebiltzan zozo-birigarroak.
Euskararen borroka herriz herri eta auzoz auzo biderkatzea ezinbestekoa da. Bai, borroka. Euskararen borroka. XXI. mendean euskarak bizirik badirau urteetan egindako borrokari esker izan da. Euskal Herriaren berreuskalduntze osora iristeko euskaltzaleok jarraitu beharko dugun borroka.
UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak) bere Udako Ikastaroen 46. edizioa izango du aurten. Hamaika ikastaro, jardunaldi eta topaketa izango dira ekainean eta uztailean zehar, Iruñean, Eibarren eta Baionan. Izen-ematea maiatzean irekiko da, baina egitaraua dagoeneko prest duzu, "planak egiten" hasteko ;)
Jean Michel Larrasket garapen ekonomiko eta sozialaren arloan hainbat proiekturen sustatzaile izandakoa hil da gaur goizean. Eusko Ikaskuntzako Ipar Euskal Herriko presidente zen 2012ko uztailaz geroztik, eta Baionako Unibertsitateko irakasle emeritu ere bazen. Euskal Elkargoa sortu aurretik, Euskal Herriko Garapen Kontseiluko kide izan zen. Enpresa ekintzailetzan, hainbat elkartetako kide eta bultzatzaile izan zen; bereziki, formazioaren alorrean.
Administrazioko testugintzaren lantegian izena emateko epea ireki da gaur. Patxi Petrirena izango da irakaslea eta Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira saioak apirilean zehar. Izen ematea zabalik dago jadanik, gaur hasi eta apirilaren 5era arte.
Beste eredu bat hartuko du Kilometroak jaiak, Gipuzkoako ikastolen aldeko ekitaldiak. Urriko lehen igandean egin ohi dute festa, baina, 2020tik aurrera, ez da hori izango ekitaldi bakarra: eskualde bakoitzeko jaialdiak egingo dituzte urtean zehar, eta "Gipuzkoako ikastola guztiak" izango dira antolatzaile. Urriko jai nagusia, bai, ikastola baten ardurapean egongo da. Kilometroak urte osoko bidea izatea nahi dute.