Teknologia albisteak

"Mendi altuenek euskal izena dute"

2018-03-14 : 08:25

Leku aldaketa: Bihar larunbaterako (martxoaren 17) elurra 1.000 metrotara (Arrabako landa) eta euria agindu dute. Hori dela eta, txangoa behar diren baldintzetan ezin denez mendian egin, Arteako Euskal Baserria-Ekomuseoan egingo dugu, 10:45etatik 12:45etara. Solasaldian Araba, Bizkai, Gipuzkoa, oraingo Nafarroa eta Iparraldeko 25 bat mendi izenen etimologiak azalduko dira. Informazioa: euskerarenjatorria@gmail.com.

Euskalduntze Berantiarrari buruzko bideoa (6 m): https://youtu.be/T_1bEbMVXnU

Hitzaldian 25 bat mendi altuenei buruzko dauden zenbait proposamen etimologiko azalduko dira, besteak beste, Gorbea, Txindoki, Toloño, Oiz, Larrun, Anboto, Aizkorri, Palomares, Hernio, Hiru Erregeen Mahaia…

Txangoan azalpenak jende kopuruaren arabera ondo emateko, mesedez, etortzekotan, mezua bidali: euskerarenjatorria@gmail.com.  

Txango hau ETBk Euskalduntze berantiarra ez emititzeko hasi den kanpaina baten aurtengo bigarren ekimena da. Orain arte gai honi buruz egin diren ekimenak:

  • 2015ean eta 2016an zenbait artikulu agertu ziren, teoria honen hutsune larriak nabarmenduz: Juan Martin Elexpuru,  Jabier Goitia...
  • 2016an, Euskeraren Jatorria eta Aitzol Altuna historialaria EITBko zuzendaria den Maite Iturberekin bi aldiz batzartu ziren Euskalduntze berantiarra oinarririk ez duela azaltzeko eta Aitzol Altunak argitaratu duen liburuan jasotako argudio guztiak eman zitzaizkion. Lehoinabarra.
  • Garai horretan ere  31 lagunek idatzitako gutuna (Jose Luis Lizundia, Patxi Zabaleta, Leopoldo Zugaza, Mikel Sorauren….) prentsan argitaratu zen hainbat argudio emanez.
  • Pasa den hilean Euskeraren Jatorriak eta Historia-Biltzarrek gutun hau eman diote Administrazio Kontseilukideei argudio gehiagorekin.

 Informazio osagarria: artikulu guztiak, bideoak…: euskararenjatorria/ETB-Baskonia.

Erantzun

Sartu