Teknologia albisteak
18

Basauriko euskararen azken lekukoen pasarteak entzungai Ahotsak.eus webgunean

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-04 : 15:30

Jon Arretxek 1994. urtean argitaratu zuen Basauriko Euskara liburua. Lanerako egin zituen elkarrizketak landuta eta ikusgai daude orain Ahotsak.eus webgunean. Jon Arretxe basauritarrak, Jose Manuel Etxebarria Aiestaren zuzendaritzapean, 1994. urtean egindako tesi-lanaren emaitza izan zen proiektu hau. Basauriko Euskara izeneko liburua argitaratu zen, tesiaren laburpen erabilgarri gisa. Basauriko garai bateko euskara jasotzeko helburuz, 137 zinta grabatu zituen Arretxek. Lanaren osagarri gisa, Basauriko azken euskaldunak izeneko bideo bat ere egin zen. Guztiak digitalizatu eta sareratu dira (asko audio formatuan daude) eta 50 pasarte transkribatu dira. Maria Zabala Bilbao eta Madalena Zabala Bilbao ahizpak Arretxek elkarrizketatu zituen lekukoetako batzuk izan ziren. Jarraian duzue ahizpen pasarte bat, bideo formatuan eta transkribatuta, non garai bateko bizimodua nolakoa zen azaltzen diguten.

Guztia irakurri (ahotsak.eus) »»

Txioak (18)

Erantzun

Sartu