Europa mailako FUEN elkarteak (Europar Nazionalitateen Batasun Federala) milioi bat sinadura lortu nahi ditu, Europako erakundeei kultura eta hizkuntza gutxituak babesteko lege bat eskatzeko. ‘Minority SafePack‘ kanpainan gutxienez zazpi estatukoak diren milioi bat sinadura lortu behar dira, gero eskaera hori Europako Parlamentura bidali ahal izateko. Irailean hasi zen ekimena, eta apirilaren 2an bukatuko da, bi aste baino ez dira falta. Orain arte 849.888 sinadura bildu dira, 28 estaturen zehar. 150.000 baino ez dira falta. Oraindik ez duzu sinatu? Zure sinadura behar da. Hemen sina dezakezu (minority-safepack.eu).
#MinoritySafepack Oraindik ez duzu sinatu? Azken 150.000 sinadura behar dira. unibertsitatea.net/blogak/ixa/201…… twitter.com/i/web/status/9…
Erantzun
Sartu