Sustatu logoa Teknologia albisteak

UEU Udako Ikastaroak 2018 - Egitaraua aurkeztu dute #ElkarEkin

Sustatu
2018-03-20 10:11

UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak) bere Udako Ikastaroen 46. edizioa izango du aurten. Hamaika ikastaro, jardunaldi eta topaketa izango dira ekainean eta uztailean zehar, Iruñean, Eibarren eta Baionan. Izen-ematea maiatzean irekiko da, baina egitaraua dagoeneko prest duzu, "planak egiten" hasteko ;)

46. UDAKO IKASTAROAK - 2018 - #ElkarEkin

Jardunaldiak

Psikologo Euskaldunen II. Topaketa.
Eibar, ekainak 16

Euskara Batuaren Helduaroa.
Gasteiz, ekainak 21

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IV. Bilkura: Zerbitzu berriak erabiltzaile berrientzat. Erabiltzaile berriak zerbitzu berrietarako.
Eibar, ekainak 28

Matematikari Euskaldunen III. Topaketa eta Geogebra Erabiltzaileen II. Topaketa.
Eibar, uztailak 4

Utopia 68/18 (Jakin Jardunaldiak).
Usurbil, uztailak 12-13


Ikastaroak

Jabetza berdearen titular nor?
Iruñea, ekainak 26

Sendabelarrak eta etnobotanika Euskal Herrian: jakituria tradizionaletik pentsamendu zientifikora.
Iruñea, ekainak 25-26-27

Bertsolaritza Genero Ikuspegitik.
Iruñea, ekainak 25-26

Docker.
Eibar, ekainak 28-29

Hazi, Eraiki, Hezi (II): haurrak espazio sortzaile.
Eibar, ekainak 28-29

Herrigintzaren aro berri baterako begirada.
Eibar, ekainak 28-29

Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa: printzipioetatik errealitatera.
Iruñea, ekainak 26-27

Munduko jatorrizko hizkuntzen biziberritze prozesuak eta Helduen Euskalduntze Alfabetatzea. Zer dugu jasotzeko eta zer emateko?   
Baiona, uztailak 2-3

Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta.
Baiona, uztailak 3-4

Hizkuntz gaitasunak eguneratzen.
Baiona

Hizkuntza politikak Euskal Herrian.
Baiona

Ipar Euskal herria paradigma berriaren inspirazio iturri?
Baiona

Komunkazio ez bortitza irakaskuntzan.   
Baiona, uztailak 3-4

Kataluniako Errepublika, zergatik eta zertarako.
Eibar, uztailak 5

Blockchain: kriptotxanponez haratago, teknologia ezagutu eta trebatzeko tailerra.
Eibar, uztailak 5-6

Grasshopper 3D eta arkitektura proiektu algoritmikoa. Oinarriak eta proiektu mekanismoak.
Eibar, uztailak 5-6

PISA azterketako irakurketa probaren analisia eta lanketa bideak.
Eibar, uztailak 5-6

Generoaren historia: irakaskuntza tresna.
Eibar, uztailak 9-10

Satelite bidezko datu libreen prozesamendua QGIS erabiliz.
Eibar, uztailak 11-12

Unibertsitate Ekintzailea Eraikitzen: Euskal Herriko eta Latinoamerikako begirada eta proposamenak unibertsitate eta gizarte eragileentzat.   
Eibar, uztailak 11

Sexuaren eraikuntza norberarengandik.
Eibar, uztailak 11-12

 

EWKE tailerrak

  • Generoa(k), curriculuma, Wikipedia (Iruñea)
  • WikiNagusi tailerra  (Baiona)
  • Wikimedia lantegia  (Donostia)

 

IkerGazte tailerrak Eibarren 

  • Zotero -- uztailak 9
  • Dibulgazio zientifikoa -- uztailak 9-10
  • PLEa -- uztailak 10
  • Ahozko komunikazioa -- uztailak 11-12-13
  • Code ikastaroa (Zientzia Azokako irabazleentzat) -- uztailak 10

 

Izen ematea maiatzaren 14an irekiko da eta orduan argitaratuko dira egitarau zehatzak. Bitartean, baliteke izenburuetan edo datetan aldaketak gertatzea. UEUren web gunean bertan argitaratuko dira aldaketok.

 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu