Hizkuntza Gutxituen Hiztun Gazteen 2. topaketa (HIGA 2018) Gasteizen ospatuko da uztailean. Hala ere, izena emateko epea irekita dago (apirilaren 13a arte), eta horregatik adi egotea interesa dakizuke. Gazteentzako esperientzia aberasgarria izan dadin eta atzerritik ekintzaileak erakarri ahal izateko, antolakuntzak matrikula, lo egiteko tokia eta bazkariak ordainduko dizkie aukeratutako gazteei. Izan ere, parte-hartzaileen arteko aniztasuna egon dadin, eskaerak jaso ondoren antolakuntzak erabakiko du zeintzuk gonbidatuko dituen ordainduta, irizpideak 1) hizkuntza-komunitate ahalik eta gehien egotea, 2) perfil ezberdinetako jendea egotea eta 3) izen-emate hurrenkera izango dira.
Hizkuntza asko daude munduan, baina denek ez dute bermatuta beraien biziraupena. Gobernuen politikez gain, funtsezkoa da herri ekimenetatik abiatutako lana munduko hizkuntza gutxituen alde. Zentzu horretan, gazteria izango da hizkuntza gutxituen biziberritzea ahalbidetuko duen gizarte-taldea. Globalizazio garai hauetan horrelako erronka bati erantzuteko, hizkuntza gutxituetako komunitate ezberdinetako kideen arteko elkartasun eta elkarlana funtsezkoak izango dira etorkizunean.
Hori dela eta, etorkizun horretan bidaideak izango diren 70 hizkuntza ekintzaile elkarrekin harremanetan jarri nahi ditu HIGA!-k uztailaren 16tik 19ra, Gasteizko udaletxeak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatutako ekimenak.
HIGA! EHUren Udako Ikastaroa da, beraz, berme akademiko agerikoa du gazteen prestakuntzarako. Ekitaldiaren antolatzaileek HIGA!-ko Batzorde Akademikoarekin batera (eskuineko zutabea) egindako lanari eskerrak garatu du egitarau hau.
Baina ez da ekimen akademiko soila izango, edo ez behintzat, bere osotasunean. Lau egun horietan denetarik antolatuko da parte-hartzaile guztien interesak eta izaerak kontuan hartzeko, hau da, hitzaldiak, formakuntza, emanaldiak, dinamika parte-hartzaileak, etab.
HIGA! EHUren Udako Ikastaroa da, beraz, berme akademiko agerikoa du gazteen prestakuntzarako. Ekitaldiaren antolatzaileek HIGA!-ko Batzorde Akademikoarekin batera (eskuineko zutabea) egindako lanari eskerrak garatu du egitarau hau.
HIGA! erabiliko diren hizkuntzak euskara eta ingelera izango dira eta azken bi hizkuntza hauetara itzuliko da, nahiz eta ulergarriak izan daitezkeen hizkuntzak erabiliko diren (adib. katalana eta galiziera). Horretaz gain, ekintzaile guztien arteko elkar ezagutza bermatzeko neurriak hartuko dira.
Gazteentzako esperientzia aberasgarria izan dadin eta atzerritik ekintzaileak erakarri ahal izateko, antolakuntzak matrikula, lo egiteko tokia eta bazkariak ordainduko dizkie aukeratutako gazteei. Izan ere, parte-hartzaileen arteko aniztasuna egon dadin, eskaerak jaso ondoren antolakuntzak erabakiko du zeintzuk gonbidatuko dituen ordainduta, irizpideak 1) hizkuntza-komunitate ahalik eta gehien egotea, 2) perfil ezberdinetako jendea egotea eta 3) izen-emate hurrenkera izango dira.
HIGA! Hizkuntza gutxituetan hitz egiten duten hiztun gazteen 2. topaketa 2018ko uztailean izango da Gasteizen.
Otsailaren 21ean: ekitaldiaren eta programaren aurkezpena.
Otsailaren 21etik apirilaren 13ra arte: Izena emateko epea.
Apirilaren 20an:Topaketan onartu izana jakinaraztea.
Maiatzaren 7ra arte: Bertaratuko zaretela baiztatzea (beranduenez,.).
Maiatzaren 15era arte: Hutsik geratu diren lekuak betetzeko aukera.
Uztailaren 16an: harrera-ekitaldia Gasteizen.
Uztailaren 15etik 19ra Gasteizko topaketak. HIGA!
Erantzun
Sartu