Euskal literaturgintzaren nazioartekotzea sustatzeko asmoz, Etxepare Institutuak euskal idazleen liburuen itzulpena laguntzen du urtero. Azken asteotan, laguntza horri esker itzulitako bi nobela ingelesez eskuratu daitezke dagoeneko: Bernardo Atxagaren Nevada Days eta Harkaitz Canoren Twist. Amaia Gabantxo itzultzaile, abeslari eta irakasleak itzuli du Twist ingelesera, eta Archipielago Books etxeak argitaratu du. 2011ean argitaratu zuen Harkaitz Canok eta 2012an Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen. Atxagaren Nevada Days Margaret Jull Costak itzuli du eta MacLehose Press Editions argitaletxearen eskutik kaleratu da. Euskal idazlearen beste zazpi lan ere itzuli ditu etxe honek. 2014ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen.
Ingelesez argitaratu dituzte Harkaitz Canoren 'Twist' eta Bernardo Atxagaren 'Nevadako Egunak' eleberriak euskalkultura.com/euskara/albist…
"Afrikako hizkuntzak unibertsitatetik kanpo", @AzkueFundazioa-ren bidez labur.eus/baRJr pic.twitter.com/ZUWtKsoM75
Erantzun
Sartu