Administrazioko testugintzaren lantegian izena emateko epea ireki da gaur. Patxi Petrirena izango da irakaslea eta Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira saioak apirilean zehar. Izen ematea zabalik dago jadanik, gaur hasi eta apirilaren 5era arte.
Administrazioko testugintzaren lantegi bat antolatu dugu, aurrez aurreko bi saioz eta onlineko beste biz osatzekoa. Lantegi izango da ikastaro baino gehiago, eta biltzen den jendeak eratuko eta mamituko du neurri handi batean haren emaitza. Patxi Petrirena izango da irakaslea. Lantegia apirilaren 12an hasiko da eta aurrez aurreko saioak apirilaren 18an eta 25ean izango dira, Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Izena emateko epea gaur ireki da: 2018ko martxoaren 19tik apirilaren 5era, biak barne.
Administrazioko testugintzaren panoramika bat ikusiko da lantegian, testu-multzo adierazgarri bat aukeratuta (irakasleak eta lantegikideek).
Testu horietan oinarrituta, itzulpengintzaren eta idazkuntzaren hainbat alderdi aztertuko ditugu: testuen antolamendua, puntuazioa, fraseología, gramatika, lexikoa eta terminologia... Aurrez aurreko saioetan (3 orduko bi saio), azalpenak emango eta irizpideak alderatuko ditugu, eta material osagarria eskainiko.
Onlineko lanean, testuak bildu eta aztertu, foroen bidez iritziak jaso, eta ariketa batzuk egingo ditugu. Hiru foro izango dira sarean, gaiak antolatuago eramatearren: testu-antolamendua eta puntuazioa, lexikoa eta terminologia, eta gramatika.
Informazio gehiago eta izen ematea.
Erantzun
Sartu