Teknologia albisteak

"35. Idazleen Biltzarra", asteburu honetan Sarako (Lapurdi) kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia
EKE
2018-03-28 : 10:06

2018ko apirilaren 1 eta 2an, Idazleen Biltzarraren 35. edizioa ospatuko da Sarako kiroldegian. Usaian bezala, hainbat liburu aurkezpen eta idazleekilako topaketa antolatuak dira. Aurtengo Biltzar saria Auxtin Zamora eta Jean-Claude Larronde-ri emanan izanen zaie. Euskal Kultur Erakundea partaide da antolaketa lanetan. 120 idazle baino gehiago elkartuko dira igande arratsaldez eta astelehen egun osoz.

Saran bada urtero Iparraldeko eskaintza kulturalean mugarri bat. Duela 35 urte Idazleen Biltzarra burutzen da bertan, idazleen arteko topalekua. Jean Michel Garat, herriko familia medikuaren ekintzaz eta kemenez jarri zen martxan (elkarrizketa honetan kontatzen du Garatek berak), eta iaztik bi egunetan zehar luzatzen da. Aurten Apirilaren 1ean eta 2an izango da. 

Egun bat eta erdiz beraz, idazleek beren liburuak saldu eta izenpetuko dituzte. Denetan, 120 idazle, 25 argitaletxe eta 15 elkarte iragarri dituzte aurtengo ediziorako.

Beren liburu berriak aurkeztuko dituzten idazleen artean, Allande Etxart, Maddi Zubeldia & Anne Frucher, Txomin Peillen, Eneko Bidegain, Eric Dicharry edo Sarako euskalkiari buruzko liburu bat plazaratu duen Koldo Zuazo aipa daitezke.

Bestalde, idazleekilako topaketak izanen dira ere, hala nola Michel Duvert, Manuel Urtizberea, Ttotte Etxebeste, Amaiur Blasco, Juankar Lopez Mugartza, Joxe Gimenez Maia, Auxtin Zamora, Asisko Urmeneta edo Xabier Elosegi-rekin.

Ordutegiak : igandean : 15:00etatik goiti / Astelehenean : 10:00-19:00.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago