Teknologia albisteak

Euskara integraziorako hizkuntza #Ahotsak #101L

Erabiltzailearen aurpegia
2018-04-07 : 10:42

Jatorri askotako pertsonak bizi dira Euskal Herrian. Bideo honetan euskara ikasi duten atzerritar batzuen bizipenak jaso ditugu. Euskal Herriko Ahotsak egitasmoaren barruan bideratu dugun #101L proiektuan zehar jasotako lekukotasunak dira. 101L (101 ele) egitasmoarekin, Euskal Herrira etorritako haien ahotsa jaso nahi izan dugu, kulturaniztasunaz, emigrazioaz eta integrazioaz mintzatzeko. Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzen aniztasuna eta aniztasun kulturala ezagutaraztea ere bada webgune honen beste helburu bat. Gure lurraldean 101 ele (101L) mintzo direlako.

Erantzun

Sartu